Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

obsesibo 1 izond obsesioarena, obsesioari dagokiona.

Rossetti-ren jarduna, emakumearen aurpegia behin eta berriz amaigabe errepikatzea, ordea, bere maitasun obsesiboaren lekukotasuna da. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 216. orr.

Fobia diot, jarrera politikotik edo ezinikusi hutsetik harago doan gorroto obsesiboa ageri duelako. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 46. orr.

Mikelek baxu lerro bat markatzeari ekin zion, baxu lerro sendoa, obsesiboa. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 50. orr.

Musika burrunbatsu eta obsesiboa izango da. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 430. orr.

Aurreko lanaren aldean, labirintoen konplexutasuna zuten, eta taxu obsesibo eta tormentatu bat, berak bizi zuen kinka larriaren adierazgarri inondik ere, modu sinbolikoan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 35. orr.

Chopin-i dedikatuko zion arratsaldea, urteak zirauen omenaldi pribatu eta obsesiboan. Josu Landa   «Odolbildua» - 21. orr.

Inoiz, pentsamendu obsesiboaren eta larriduraren bidez agertzen da Touretteren sindromea. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 98. orr.

Lan egiteko modu obsesiboa eta tentsioz beterikoa- Freudek ere plazera bilatzearen gainetik ipini zuen errepikatzeko konpultsio obsesiboa. Berria - Kultura   2004-02-11

Neurotiko obsesiboak hain kezkaturik zaudete miresgarri azaldu nahiaz, non aspergarri bilakatzen zareten. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 80. orr.

Ez diot sekula galdetu Sedanori zertan datzan errudun konplexua, baina ziur naiz nire neurosi obsesiboari egotziko liokeela. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 99. orr.

Erlijioa gizateriaren neurosi obsesiboa da. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 41. orr.

Oroitzapen triste hauek dira behin eta berriro burura etortzen zaizkidanak, obsesiboak dira. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 47. orr.

2 (izenondo elkartuetan)

Dislexiari, arreta-faltaren nahasmenduari, nahasmendu obsesibo-konpultsiboei, edo Touretteren sindromeari. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 242. orr.

Joera horiek obsesibo konpultsiboak dira, eta neurotikoa barne gatazkatik babestea omen dute helburua. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 107. orr.

3 (pertsonez mintzatuz)

Agian jeloskor zegok; ez al haiz gogoratzen oso jeloskorra eta obsesiboa zela? Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 83. orr.

Baina obsesibo samarra bihurtu zen handik gutxira: Maddiren etorkizunarekin itsutu zen, edo, hobeto esanda, etorkizun hori ezagutzeko ezintasunarekin. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 100. orr.

Ikerlari obsesibo baten antzera. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 58. orr.

Obsesiboak bestearekin elkartzeko unean porrot egiten du. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 115. orr.

Pasqualek aukeratu duen Hamlet pertsonaia gizaki obsesiboa da. Berria - Kultura   2006-02-02

Harvey Keitelek polizia ernegatu, urduri, bizi eta obsesiboa antzezten du, atxilotzen dituen trafikatzaileen drogak konfiskatzeaz gain prostitutekin ibili eta kirol apustuetan diru pila galtzen duena. Berria - Harian   2005-09-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

neurosi obsesiboa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus