Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kardu (orobat kardo g.er.) 1 iz elkartuen familiako landarea, erdiko zaina zabala eta zuria duten hosto gogor arantzatsuak dituena (Cynara cardunculus).

Janaritegiko teilen artetik aurkitu zuen txokoa kardo batek. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 137. orr.

Adibidez, kanario deritzan txoritxoak kardu jatera egingo du, bere izaeraren arabera, eta ez basabitxiloretara. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 31. orr.

Aita ikusten du soroa ildoz ildo oinkatzen, mokorrez mokor zapaltzen, eskuarez bezala berdintzen, sasiak, zuhaixkak, karduak eskopetaz jotzen. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 133. orr.

Kanpoan zutik, eguzki-galda kiskalgarri hartan, hondar horiskaren, kardu grisen eta mendi gorrisken gaineko zeru ubelari begira. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 38. orr.

Gure alorrak oraino zenbait ahago tzar, zalke edo kardu badu ere, [...]. Herria   2005-05-05

Amatxok Hearn´s-en erositako jantzi eskoziarraren sorbaldakoan brotxe moduko zilarrezko kardu bat erakusten zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 88. orr.

2 irud/hed

Hi betik "kardo" galanta izanda, eta oin... ohiko purrustadak eta zakarrerixak aiztu, eta... musu eske? Txillardegi   «Labartzari agur» - 81. orr.

3 kardu arantzatsu

Kardu arantzatsua, ardien ilea harrotzeko karduaren antzeko tresna, kardu arantzatsuak edo tresnak bezala ardien ileak harrotzen eta biltzen dituen hesia. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 27. orr.

4 txori-kardu

Elurtearen erdian txori-kardu izoztu bat aurkitu duen txolarrea, horixe ematen zuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 332. orr.

5 kardu-ilaun ik kardilaun.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus