Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

patin (Hiztegi batuak irristailu hobesten du) 1 iz zoru gogor eta leunetan lerratzeko gailua, oinean finkatzen dena. ik irristailu.

Bat patin biekin; beste bat bakarrarekin; eta bestea zapaten gainean. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 237. orr.

Deabruz mozorrotutako animazio-talde bat patinetan irristaka eta suziriak botatzen. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 158. orr.

Hiri txikia denez, jende asko ibiltzen da patinetan, korrika, txirrindaz edo oinez bide gorrian. Berria - Mundua   2004-04-30

Hotz handiko egunetan uzkurtzen ziren, izozten, Norvegiako badien irudira, non irristalariak patinetan ibiltzen baitira. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 377. orr.

Pasillo batean barrena patinekin irristatzen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 155. orr.

Patinekin errazagoa lukek gaizkileengandik, itotzaileengandik eta lapurrengandik ihes egitea. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 126. orr.

Patin gurpildunetan inguratu zen neska batek strip-teasea egin zuen uraren gaineko zaldain batean. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 53. orr.

Kataluniako patin gaineko hockey selekzioa atzo abiatu zen Macaora. Berria - Kirola   2004-10-15

George Pickard (estatubatuarra), lerroko patinaren ordezkaria. Berria - Kirola   2004-11-26

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gurpil-patinetan ibiltzen nintzen haren aurrean eta gogoan dut oraino ere harrapatu eta txirikordak moztu nahian nire atzetik korri egiten zuen auzoko haur txiki ile hori argi bat. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 73. orr.

Sethek kanpotarren zapata guztiak jiratu zituen izotz-patinen bila, seguru baitzegoen han zeudela. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 236. orr.

Izotz-patin pare baten habia da izkinako otzara bat. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 363. orr.

3 patin hockey ik hockey 6.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

patin hockey (6); patin hockeya (5); patin hockeyan (3); patin hockeyko (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus