Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

patina 1 iz gauzaki zahar batzuen gainean, eta bereziki margolanetan, eratzen den geruza modukoa, haien kolorea lausotzen duena.

Pareta horikara zikinetan itsatsita, halako patina. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 9. orr.

Urteen marka nonahi, koskak kixuan eta hezetasun zoldak, eguzkiaren patina ere bai. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 52. orr.

2 irud/hed

Kafe-etxe handi, zaharkilun, antigoaleko horietako bat zen, urteen hautsak zikindu ez baizik patina ohoragarria ematen dien horietakoa. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 119. orr.

Azaleztatze gehienak antzinakoak ziren, denboraren poderioz liburu-azaletako larrutxek bakarrik izaten duten patina imitaezin hori eta guzti. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 91. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Han daude oraindik Marx eta Engelsen Lan Guztien liburukiak, zut, bata bestearen ondoan, hauts-patina mehe batez estalita. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 32. orr.

Bizirik zirauen beti ere haren oroitzapena, eta, gertatu ohi denez, elezaharrezko urre-patina batez estaliz zihoan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 98. orr.

Oteizak 1950. urtea inguruan diseinatu zuen San Cristobal-en kopia da pieza ostua, geroago egina, barrutik hustutako brontze patinaz estalia. Berria - Kultura   2004-04-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus