Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kare 1 iz kaltzio oxidoa (CaO), gai zuria, 2.580 °C-tan urtzen dena, kare harria errez edo kiskaliz ateratzen dena. ik gisu.

Hondar larri, kare eta errautsa nahastuz. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3370. orr.

Kare eta hareazko morteroarekin. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1150. orr.

Karea hila dagoenean, orduan morteroari nahastuko zaio; harrobiko harea erabiltzen bada, hiru parte harea eta parte bat kare nahastuko dira; errekakoa edo itsasokoa bada, bi parte harea eta parte bat kare. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1050. orr.

Eta tona bat kare. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 82. orr.

Ez lohi, ez buztin, ez kare, ez porlan... Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 13. orr.

Junta horiek olioarekin oratutako karearekin beteko dira. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3250. orr.

Kare zaharraren koloreko aurpegiarekin eta negarrez. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 353. orr.

Kare zaharrarena bezalako usaina zerion haren ahoari. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 208. orr.

Edomgo erregearen hezurrak profanatu baitzituzten, erraustu eta kare bihurtu. Elizen arteko biblia   Am 2,1

Ez zuen oso gogoko lan egitea, eta batere ez eskuak hargin lanetako kareaz zikintzea. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 24. orr.

Elurra bezain kare zuriz zarpiaturiko eliza berri baten gainean altxatua. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 165. orr.

Gelako hormak hutsik zeuden, karez pintatuak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 193. orr.

Kare edo pintura zuriz koloreztatuko badituzte ere. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 133. orr.

Karea egiteko labean Karea egosteko ere, karobia sutzerakoan, otea nahi izaten omen zuten garai bateko aitona zaharrek. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 24. orr.

Etxe handi bat jaso zuen bertan, harriz eta karez eraikia. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 642. orr.

Karezko argitasun bat iritsi zen bagoira zeruertzetik. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 72. orr.

Gauaren hondarreraino, ka(retan ahitzen zèn gorpuaren beilan egoten zen, labe gorri ilunaren ondoan. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 130. orr.

2 paretez eta kidekoez mintzatuz, kare gezura.

Baserriko kare zurizko hormaren kontra paratu nintzen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 128. orr.

Grafito horiek paretako karea harraskatuz eginak dira. Berria - Kultura   2004-04-25

Karearen zuritasun hura, leihoetako pertsiana berdez margotu berri haiek. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 215. orr.

Hormetako kareak kresal usaina zuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 189. orr.

Pospolo bat piztu zuen hormako karearen kontra igurtziz. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 52. orr.

Haren zimurretan kare horitua nola pilatu den denborarekin ikusi du. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 92. orr.

Barnealdeak karez zurituak daude, lakura ematen duen fatxada bezala. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 120. orr.

Plazatxo karez zuritu eta hautsez betean. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 215. orr.

Kanposantuko horma karezkoen kontra itzularazi ondoren fusilatzen zituzten. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 128. orr.

3 (erkaketetan)

Karea baino zurbilago zegoen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 252. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Antigua alderago, errepide zaharraren aldapan gorakoan, "La Fe" kare-fabrikatzar zatarra. Txillardegi   «Putzu» - 34. orr.

Istripua izan zuenean, garabian zebilen, kare biltegi batean. Berria - Ekonomia   2006-04-07

Tarteka ikusten ziren kare-tontor handiek zein enbor zerratu gabeek eta ohol ondo pilatuek hiri-inguruko mehatze eta basoen aberastasunak iradokitzen zituzten. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 151. orr.

Kare arrastoz markatutako atearen alde banatan lorezko koroak jarri zituzten. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 227. orr.

Sabaiko habe beltzak zipriztindurik zituen kare kostra batekin. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 226. orr.

5 kare ura.

Baldekada bat kare eta brotxa bat hartuta. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 132. orr.

-Ba, ez dakit, paretei karea eman-edo, erretaulari kraka kendu-edo... egongo da nik egiteko moduko lanen bat. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 166. orr.

6 kaltzioa.

Fosfato eta kare karbonato pixka bat. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 166. orr.

7 kare bizi urik ez duen karea.

Kare biziak den-dena suntsitzen du. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 79. orr.

Baina kare biziak ere uzten ditu, ikusi nahi duenarentzat, bere aztarnak. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 79. orr.

Espaloietan gelditzen den kaka-hondarra garbitzeko, kare bizia botatzen dute. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 152. orr.

Prozesuan, begiak kare biziz erreko ditu itsu gelditzeko helburuz, erredentziorako bidea horrela hobeto «ikusteko». Berria - Kultura   2006-02-14

Kare biziko aletxo batzuk. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 33. orr.

Bai, eta gero torturatu egingo gaituzte, eta kare bizitara bota. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 47. orr.

8 kare-harri ik kareharri.
9 kare-haitz (orobat karaitz; Hiztegi Batuak karaitz baztertzen du eta kare-haitz erabili behar dela adierazten) kareharria.

Baina, kare-haitza beti kare-haitza izaki, eta badira, dirudienez, harri bigunagoak ere -nola esan?-, harri lurrezkoagoak edo... azken batean, ez al dira lur, ur, su, eta airez osatuak, suzko labean karetzen direnak? Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 450. orr.

Han eta hemen ikusten da oraindik zuhaitzen bat, eta baita sastraka edota hainbat belar zerrenda ere; baina, guztiarekin, elementu nagusia karaitza da, ebaki eta pitzatuz markatutako harri txuria. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 52. orr.

Karaitza beti da astun, baina baita arina ere, bertzetik. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 390. orr.

10 kare hauts kare hila, urez itozen den kare bizia.

Izebak hautsa astintzekoa hartu eta zerran jotzen zuen osaba eta kare hauts pila bat harrotzen zuen jantzietatik. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 28. orr.

Goizeko bederatzietarako milaka gradutako beroa ari da sortzen barruko ganberan, hezurrak kare-hauts bihurtzeko adina. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 189. orr.

Kare hautsez osatutako errektangelu baten erdian Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 202. orr.

11 kare ore ik kareore.
12 kare ur ur kareduna. ik gorago 5; ik karesne.

Gero teila horiek kare-urez zurituko dira, adreilu-hautsezko zarpeatua ez dezaten bota. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3350. orr.

Gero teila horiek kare-urez zurituko dira, adreilu-hautsezko zarpeatua ez dezaten bota. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3350. orr.

Eta zer estalaktita, ez bada kisu edo kare ur zuri harri bihurtua? Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kare bizia (4); kare harri (3)

karea eta harea (4)

karez zuritu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus