Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marabut 1 iz harrizko toki itxia, lau albokoa, gaina biribila eta barrena hutsa duena, Islam-eko santu baten hilobi edo dena.

Marabut bat, hemengoen kapera bat, nolabait. Xabier Montoia   «Elektrika» - 137. orr.

Marabuteko zulotik mundua ikusten den moldeko argazkia eginen zenuke. Xabier Montoia   «Elektrika» - 138. orr.

2 musulmanen artean, gizon santua.

Zorionez, marabut afrikar oso aberats bat etorri zen gurera, eta urrea truke alokatu zituen nire zerbitzuak aste batez. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 34. orr.

Gainera, garai hartan jakin genuen, prentsan irakurrita, marabuta hil zela. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 106. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus