Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jostailu (349 agerraldi, 116 liburu eta 54 artikulutan; orobat jostagailu 55 agerraldi, 5 liburu eta 45 artikulutan; Hiztegi Batuak jostagailu baztertzen du eta jostailu erabili behar dela adierazten) 1 iz haurrak jostatzeko egiten den edo balio duen gauzakia.

Jostailu berri bat oparitu ziotela. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 77. orr.

Nire jostailu guztiekin jostatzeko. Jon Alonso   «Euskal karma» - 84. orr.

Haurrak jostailu bat beretzat nahi duenean bezala. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 41. orr.

Jostailu berria nahi duen haur setatiaren gisara. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 80. orr.

Arrautza zilindriko hura jostailu hauskorra zen. Koldo Izagirre   «Vladimir» - 53. orr.

Liburu eta jostailu zaharrez betetako kutxa batetik. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 239. orr.

Jostailuek "hezigarriak" behar zuten beti. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 163. orr.

Plastikozko jostailu batzuk. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 72. orr.

Halako latorrizko jostailu mekaniko bat izan naiz, barnea guztiz hutsa duena. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 505. orr.

Jostailuak birziklatzea edo partekatzea ere posible baita. Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Jostailuak segurtasun arau guztiak betetzen baditu. Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Motorra ikaragarria zen, baina han hankalatraba eserita zegoen gizonaren aldean jostailua zirudien. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 19. orr.

2 irud/hed

-Aizu, laguntxo -esan zion-, irrikan naukazu jostailu polit honekin lehen aldiz tipo bati tiro egiteko, zulo politak egiten omen ditu gorputzean. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 266. orr.

Soldaduak jostailu eta apaingarri polita dira bakealdietan. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 172. orr.

Expo-a jubilatuen Europaren beste jostailu bat zela otu zitzaidan. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 137. orr.

· (hitz soila -en atzizkiaren eskuinean adizlagun balioaz) Eremu latz batean jarri zara, haizetearen jostailu, eta han zaudela agertu zaizu gazte bat galdezka. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 211. orr.

Erabilia sentitzen naiz, haren kapritxoen jostailu. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 61. orr.

Agintean jaun eta jabe, eta ohean amoranteen eta sexu-gutixien jostailu. Txillardegi   «Putzu» - 10. orr.

Ontzi-maskorra olatuetan zintzilik, olatuen jostailu. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 53. orr.

Ez al da, orduan, iraingarria besteen harrokeriaren jostailu bihurtu beharra. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 198. orr.

Ez zela emakume horren jostailu izanen. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 54. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Ederki zaudek artea jostailu kaxa batean sartzen dutenak ere! -jarraitu zuen Claudek, isilaldi baten ondotik-. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 287. orr.

Jostailu-barrakekin, zaldiko-maldikoekin, tiro-jokoekin. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 54. orr.

Itxuraz, bene-benetakoa ematen zuen jostailu-pistolak. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 167. orr.

Bateriak, jostailu porroskak, ferrallak, burdinak. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 42. orr.

Jostailu ekoizleak ez dira ez Olentzaro ez Errege Mago horiek ezta gurasoak ere. Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Hernaniko Afede jostailu enpresan kalteak eragin dituzte garrek. Berria - Ekonomia   2006-01-18

Jostailu biltze bat egina izanen dela Herriko Plazan, azaroaren 27an. Herria   2004-11-18

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Alabama estatu kontserbadoreak 1998tik sexu jostailuak saltzea debekatzen duen legeari eustea erabaki du. Berria - Mundua   2004-08-01

Hemendik ibaia ikusten da, Katedralaren merloien gainetik, eta merloiek, lurraren maldak ikusezin egiten dituen kanpandorrearen gainean, haur-jostailuak dirudite. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 87. orr.

5 jostagarria, jostetan aritzeko gauza.

Mezaren ondotik bazen jateko, edateko, eta jostagailu ainitz, mus eta pilota. Herria   2004-04-29

Bazkaria eta asko jostagailu, txartela tiratze eta musa. Herria   2005-07-14

Aste huntan egingo dugu ortzegunean gure usaiako hilabeteko aratsaldekoa eta loto bat jostagailu gisa. Herria   2003-03-17

6 jostailuzko

Bere jostailuzko erratza apurtu niolako. Jostailuzko tranbia elektriko bat. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 132. orr.

Animalia geldi haiek, jostailuzko tren geldi haiek, gabonetako mila-orriko tarten urre kolore kitsch hura. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 197. orr.

Jostailuzkoa zirudien pistola bat, peluka beltzaran luze bat eta pastazko betaurreko batzuk besterik ez. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 193. orr.

Plaza isilean, musikatxoaren oihartzuna zabaldu zen, jostailuzko zaldi bat airean tragedia baten iragarpen-jolasa egiten ari balitz bezala. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 53. orr.

Bazter batean, jostailuzkoak ziruditen beste hiru hilobi ñimiño ere ageri ziren lerroan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 11. orr.

7 jostailu denda

Jostailu dendara joan ginen aurrekoan Arantza eta biok. Iban Zaldua   «Traizioak» - 77. orr.

Jostailu dendetan saltzen zituzten plastikozko txirrindulari estatikoak bezala. Jostailu-denda baten erakusleihoaren aurrean. Jon Maia   «Riomundo» - 177. orr.

Haur bat jostailu denda batera joaten denean ez daki zer aukeratu. Berria - Euskal Herria   2004-07-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

haurren jostagailuak (4); jostailu bat izan (3); jostailu bihurtu (3); jostailuzko musika (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus