Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mara-mara 1 adlag elurraz, eta izerdiaren, malkoen eta kidekoen jarioaz mintzatuz, emeki baina ugari.

Elur handia zen, malutak mara-mara erortzen ziren. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 51. orr.

Elurra ari zuen mara-mara, eta ezin jakin genuen non geunden. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 293. orr.

Mara-mara ari du kanpoan. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 67. orr.

Elur mardula hasi zuen bat-batean, mara-mara eta oparo, erauntsi etengabean. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 144. orr.

Ikustekoa zen Patxik nola egiten zuen negar, malkoak mara-mara! Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 26. orr.

Tania Kovaltxukek, mara-mara negarrez, mahukaren gainetik besoa laztandu eta larruzko txano soilduaren belarri eroriak atondu zizkion. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 104. orr.

Atea zabaldu dik eta, orduantxe Saxo jaikitzen ari zuan eta, besteak atearekin buruan jo ziok; odola mara-mara... Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 47. orr.

Lokatza mara-mara ari zen sartzen buru gaineko sabaiaren ohol artetik. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 157. orr.

Azkenean gorputz osoa erreta geratzen zitzaien, mara-mara erortzen ziren errautsetan. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 170. orr.

Euskaraz bi modu dauzkagu erortzen ari den elurraren abiadura deskribatzeko: mara-mara elurra azkar erortzen denean, malo-malo poliki erortzen denean. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 184. orr.

Mara-mara esaten da, baina han zarra-zarra ari zuen elurra, atertu gabe, aspertu gabe, eta botatakoa ez zen urtzen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 181. orr.

2 irud/hed

Mara-mara ari zen argia itsasgaina zilarreztatuz. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 127. orr.

Hargatik mara-mara jarraitu zuen: lagun harekiko solasetik lekora, lau hilabete eskasaren epean, egunkarian irakurri zuen bere burua ibaira bota zuela, loak hartzeko erremedioak alkoholarekin nahas irentsi ondoan. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 335. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elurra mara mara (15); mara mara ari (16)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus