Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sasijakintsu (orobat sasi-jakintsu, sasi jakintsun eta sasi jakintsu) izond/iz faltsuki jakintsua; jakintsuarenak egiten dituena.

Galde diezaiogun geure bihotzari: horixe gomendatzen diet beti gure moralista sasijakintsuei. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 131. orr.

Hura bai amodio haragigabe eta "platonikoa", Donostiako señorito sasi-jakintsuek esaten zuten bezala esateko. Txillardegi   «Putzu» - 55. orr.

Baina nondik atera da ume txirriporro sasijakintsu hau? Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 97. orr.

Sasijakintsu asko baita bazterretan. Berria - Kirola   2006-03-14

Gizaki ororentzat ei dela ulergarri artea, sasijakintsuarentzat izan ezik. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 165. orr.

Alferrikako jakinguratik guztiei atzera eragiteko, eta haiek sasi-jakintsu baino karitatez beteak nahiago zituelako. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 402. orr.

Oker dabiltza sasi jakintsu horiek ere; ez dakikete ber gauza direla grekozko ethnos hitzetik datorkigun "etnia" eta latinezko natio hitzak sortu digun "nazioa". Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 57. orr.

Sasijakintsu kalakari eta gaitzbakoen atxikimendua. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 115. orr.

Burgesak, merkatari maltzurrak, sasijakintsu inozoak topatuko ditu Denbak diruaren atzetik egiten dituen itzuli-mitzuli zoroetan. Berria - Kultura   2004-02-14

Euskaldungoaren defentsari unibertsalismoaren aitzakiaz uko egitera behartu nahi gaituzten filosofo, soziologo, sasi jakintsun batzuei. Herria   2001-07-05

Mario sasi jakintsu horietako bat delako. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 106. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus