Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nobio 1 iz mutil-laguna.

Kontu handiz aukeratu nituen nobioak, ez baitziren askorik izan, bestalde; hala eta guztiz ere, aitaren azterketa sakon baten ostean bihurtzen ziren, emaitza positiboa bazen, benetako senargai. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 102. orr.

Joko hartan astean behin alda zezakeen mutil batek andregaia eta, alderantziz, hilabete batean neskato batek hiru edo lau nobio izan zitzakeen errazki. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 28. orr.

Horregatik dituzte gazteek hainbeste nobio, erdinobio eta horren gisakoak. Berria - Kultura   2006-04-02

Nobioa ez omen zitzaion ezkontegunean aldare aurrean azaldu. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 128. orr.

Unai izan zuen lehenengo nobioa, bera izan zen Danielaren bularrak ukitu zituen lehen mutila, bere titiburuak miazkatu zituena. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 98. orr.

Oso gaztea da nobioa izateko, Mikaela. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 151. orr.

Honezkero nobioa ere izango du, ezta? Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 110. orr.

Aitona Patxi eta amona Mari orduan egin ziren nobioak, azaldu dit aitak. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 56. orr.

Baita arreba Inesen nobio berria ere. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 134. orr.

Lotsa gutxirekin hor ibiltzen duk orain, nobioa Alemanian duela eta, beste mutil batekin hemen... Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 114. orr.

Ez dut horrela ekarritako nobiorik behar, nik neuk bilatutakoa behar dut, ijitoa izango bada ere. Berria - Kultura   2004-12-28

2 nobiotan

Migel senarrakin nobiotan hona etortzen ginen paseatzera. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 138. orr.

Handik hilabete gutxira aitari jakinarazi zion bertan neska bat ezagutu zuela eta nobiotan hasiak zirela. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 93. orr.

Konprenitu behar duzu ez dagoela batere ondo Iñakeri egin diozuna, horrenbeste urtetan nobiotan ibili eta gero. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 192. orr.

Egunero elkartzen ginen nobiotan gure etxean, gaua ondo ilundu arte. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 173. orr.

Biak nobiotan ari zirela esaten zutela eta berak ez zekiela ezer. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 96. orr.

Berak nirekin egon beharra duela dio, hau da, gu biok bakarrik, umea gabe, intimitate galdua berreskuratu eta nobiotan bezala moldatzeko. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus