Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maratz 1 izond pertsonez mintzatuz, gogoz eta ganoraz lan egiten duena.

Susanna izeneko [...] emakume maratz prestu batez maitemindu zen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 32. orr.

Ama goiko solairura igotzen da lasterka, hango etxekoandre maratzari laguntzera. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 133. orr.

Ukendua erabiltzen baldin badut eta Jainkoaren laguntzaz sendatzen banaiz, neskame maratz bat bidaliko dizut, eta haren azpilanari esker, handik gutxira hilko zara. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 186. orr.

Sukaldari maratz haietako batengana hurbildu zen eta, goseak eta heziera onak zemaion eran mintzatuz, eltze haietakoren batean ogi kozkor bat bustitzeko baimena eskatu zion. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 142. orr.

Ikaragarri fina da etxeko lanetan, eta maratza, eta alaia gainera. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 89. orr.

Maratza eta saiatua izanagatik ere, gizonak ez duela ezer balio ordenatua eta diziplinatua ezpada. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 30. orr.

Estimazio handiko enplegatua zen ordurako, Administrazioarentzat behar-beharrezkoa, burdinazko oroimen baten jabea eta maratzetan maratza. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 101. orr.

2 irud/hed

Abarasketan sakabanaturiko erle maratzen antza zuten funtzionario haiek. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 215. orr.

Hegazti askoren neguko elikagaia prestatzen ari da dagoeneko gure natura ama maratza. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 379. orr.

Leku bitxiro aparta zuen indioilarrak familia-mundu sotil, bare eta maratz hartan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 21. orr.

Garai guztietan eta lurralde guztietan, zibilizatu gabeetan salbu, ez da horrenbesteko asmaketa lan handi eta maratzik egin, nola egin den uraren ordezko edariak bilatzen. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 79. orr.

Nola lankide haren esku-hartze maratzari esker, errebolber bat aurkitua zuten arestian Luteziaren maletan. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 114. orr.

3 (adizlagun gisa)

Petrus da salgaiak mahai gainean zalu eta maratz hedatzen dituena, prezioak dakizkiena, dirua hartu eta kanbioak ematen dituena. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 154. orr.

Lanaz den bezainbatean beti benatsu, Tom ohe gainean eseri zen maratz, eta aldizkarietan orri pasa hasi zen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 80. orr.

4 maratz-maratz adlag ik marazki.

Analista horrek maratz-maratz zerrendatu zituen emaitza hain nabarmenkiro susmagarri baina formalki aitzakiagabe haiek. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 209. orr.

Boloniako nire lankideak badu berdekeriazko pasadizo-sorta etengabe eguneratu bat, eta maratz-maratz errepasatzen du, buletin teknikoekin batera, hirian eta eskualdean barrena bisita-jiran ekin aurretik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 254. orr.

Bentzenoaren matrazean "ilar erdi baten lodierako" potasio xorta bat bota (hala zioen eskuliburuak) eta maratz-maratz destilatu nuen guztia. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus