Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

noble 1 izond aitoren semeen klasekoa dena; horiei dagokiena.

Lucca hiriko gazte noble bat etorri zen Asisa, Ordenan sartzeko asmoz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 305. orr.

1185 eta 1190 artean jaio zen, familia noble batean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 178. orr.

Beste hemeretziak Urtubiako andreak idatzi zituen, hau ere etxe noble bateko alaba. Berria - Kultura   2004-04-08

Eta esaten zidan isilean: guk odol noblea diagu zainetan. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 46. orr.

Baroia -gizon adintsu, burusoil eta esanekoa, zerbitzu publikoan emandako berrogei urteren eta emakume noble poloniar baten nahikunde sozial betegabeen zamapean abaildua- nahastu samarturik zebilen bi mutiko pinpirinei dibertsio modua eskaintzeko ahaleginetan. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 48. orr.

Luzaro gabe zenbait gizon eskolatu eta noble elkartu zitzaizkion haren biziera hartzeko gogotsu. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 218. orr.

Zer meritu du aberats jaiotzeak, noble edo aitonen seme? Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 52. orr.

2 (izan aditzarekin)

Zertarako balio du jaiotzeak, noble izateko ez bada? J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 63. orr.

Jatorriz noble eta bertutez nobleago zen andre batek debozio berezia zion Frantzisko santuari eta begirunez zerbitzatzen zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 436. orr.

Etorkiz noblea eta jakintza haundikoa. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 125. orr.

Nobleak dira batzuk, espainiarrak Hegoaldera bidali zituzten Orangearrak; merkatariak dira besteak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 23. orr.

Ez ziren nobleak, burgesak baizik, herri-kontseiluan agintzen zutenak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 24. orr.

Gure bezero gehienak nobleak edo aberatsak dira eta kasu, ondoko hilabeteetan gure lana ez ote den biziki dorpea izanen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 19. orr.

· Ez ziren nobleak ez kapareak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 29. orr.

Noble nahiz bilau, azken hordia estalpean egokiturik utzi arte ez zuen Migel Mailuk oherako bidea hartu. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 76. orr.

3 bikaina, prestua. (pertsonez eta animaliez)

Gizakia, sorkari noble eta duina, Jainkoaren irudira egina. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 86. orr.

Baina Jainkoak deitzen bazaitu gizaki noblea izan zaitezen, mendi-gailur guztiak baino gorago dago zuk igo behar duzun gailurra. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 81. orr.

Dama noble eta ausarta zara, eta laguntzarik gabe zureganatu duzu aintza ahaztezina. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 302. orr.

Ene Jaun noble eta agurgarria! Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 51. orr.

Pippin begira geratu zitzaion: garaia, noblea eta harroa zen, herri hartan ordura arte ikusitako gizon guztiak bezalakoa. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 39. orr.

Halakoak nituen gurasoak, nobleak, kalkulurik gabeko eskuzabaltasunez jokatzen zutenak. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 149. orr.

Zaldia, abere noblea da. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 192. orr.

4 (gauzez)

Aiako herri noblean. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 271. orr.

Urrea edo zilarra; hau da txanponaren gai noblea. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 81. orr.

Harrobiko harriak, harri nobleak, harri arrosa edo ia arrosak. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 102. orr.

Ongia egiten duenari bihotz noblea esaten zaio. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 149. orr.

Jose Antonio Agirreren argazkia, bere begitarte zabal, jator, noblearekin konfiantza eta berotasuna ematen zizkizuna. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 63. orr.

Antzinako langintza da, eta, beraz, noblea. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 199. orr.

Bere jaioterrian egingo zituela egintza noble eta galantak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 186. orr.

Arrazoizko maitasun noble eta jakintsua ere gauza ospetsua da, preziagarria eta gustagarria. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 92. orr.

Oso gauza noble eta duintzat zeukan Frantziskok [...] Jainko Jaunaren maitasunagatik limosna eskatzea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 652. orr.

Komiko lanbide hau guztiz dela lanbide noblea! Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 33. orr.

Ez dut inon ikusten edertasun zintzo eta noble horri gain hartzen dion eskultura modernorik. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 14. orr.

Kirol noble eta eder guztietan trebatzen. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 43. orr.

Eta bera, oka egiten zuenean, motibo noble bat imajinatzen saiatzen zen, oka zorabio txoro batek baino gauza garrantzitsuagoren batek eragin ziola. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 32. orr.

Baina unibertsoaren osotasunean gauzak alderantziz gertatzen dira: atalik nobleenak hain noble ez dena inguratzen du. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 197. orr.

Horrek bi erantzun mota duela, bata bulgarea eta noblea bestea. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 240. orr.

Materia materia da, ez noble eta ez doilor, infinituki eraldagarria, eta ez du batere axola haren etorki hurbilak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 238. orr.

Mimoak behar ditugunean, modu noblean bueltatzen gara mimoen bila, pentsatuz sarituak izango garela, zigortuak izan beharrean. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 148. orr.

5 gas bakunez mintzatuz, beste inongo elementurekin erreakzionatzen ez duena. ik geldo 5.

Gas noble esaten zaie, orobat, eta eztabaidatzekoa litzateke ea benetan noble guztiak diren geldo eta geldo guztiak diren noble. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 16. orr.

· 6 iz aitoren semea.

Biarnoko eta Nafarroako noble nahiz elizgizonik handienak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 74. orr.

Baroien, noble berezkoen eta noble izendatuen liburutxoa ekarri zuen. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 79. orr.

-Kanpora noble, aberats eta errentadunak, zergarik pagatzen ez dutenak, beti aberasten ari direnak jende xumea aldiz, gose delarik! Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 46. orr.

Monarkiaren espirituaren kontra doa nobleak merkataritzan aritzea. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 22. orr.

Gorteko noble baten aurka idatzi zuen libeloa barka diezaion. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 65. orr.

Noble gipuzkoarrak urte andana zituen Iruñean, Felipe II.a bere maiestate katolikoaren ordezkari nagusi Nafarroako Erresuman. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 147. orr.

Eta denen aitzinean, gerla-tresnarik izugarriena: Frantzia osoko noble lehenen zalduneria harroa. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 52. orr.

Aberats izan nahiz behartsu, noble nahiz xume, arbuiatu nahiz estimatu, zuhur nahiz sinple eta ezjakin, kleriko nahiz laiko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 201. orr.

Gubbio familiako Carlo Gabrielli noblearekin ezkonduz. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 34. orr.

Bergarako Nobleen Errege Mintegian hiru urte estudiaturikoa. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 27. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Enperadoreak ohore militarrak eta noble-titulua emango dizkio bere salbatzaile heroikoari. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 167. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus