Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ondroso 1 izond aski ugaria.

Afari-merienda ondroso bat egiteko. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 93. orr.

Pentsa genezake kosta aldetik beti ere aiseago egiten duela euri-zaparrada ondrosorik. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 288. orr.

Meza sorta ondroso eta ongi luzitua dakar gero bertan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 394. orr.

Izan da aldi ilargialdiko berezirik, 500 litro ondroso eta beteak eman dituenik, ilbetearekin hasi euritea, eta ilbetearekin amaitu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 68. orr.

· Ez da, egia esan, ondroso-ondroso horietakoa, baina ofizio probetxuzkoa da. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 154. orr.

2 (adizlagun gisa)

Bere 28 egunotan badaki euritik ondroso ematen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 58. orr.

Ia lurralde denak ondroso samar dabilzke euria jasotzen hasten diren hilabete honetan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 391. orr.

· 3 izond ohoretsua.

Hartara, izan ezazu ziertotzat probintzia txit noble honetako txikietarainokoek ere inoiz baino kemen handiagoz ondratuko dutela zure izen berez ondrosoa. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus