Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

genero (Egungo testuen corpusean 94.984 agerraldi; orobat jenero Egungo testuen corpusean 616 agerraldi) iz 1 ezaugarri orokor berak dituzten zeren multzoa.

Gainera, piztien genero berekoak gara. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 114. orr.

Delitu baten inguruan, generoaz beharrean espezieaz galdetzen dutenak. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 103. orr.

Honako lau genero hauetara laburbil daitezke giza izatearen gaitasunak: gorputzaren indarra, esperientzia, arrazonamendua eta pasioa. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 57. orr.

Betegintasuna eta betegingabetasuna ez dira, bada, egiazki, pentsatzeko moduak besterik, hau da, mota bereko edo genero bereko banakoak elkarren artean konparatuz osatzen ditugun adigaiak. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 385. orr.

Azkenik, genero gorena ikusmuga orokorra eta egiazkoa izaki [...]. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 232. orr.

2 (literaturan eta arteetan)

Ez du batere gustuko literatura generoen arabera sailkatzea. Berria - Kultura   2004-09-18

Generoekin eta azpigeneroekin jolasten du, eta idazkera mota ezberdinez baliatzen da kasu bakoitzean egilea. Berria - Kultura   2004-05-26

Borgesenak genero narratiboko beste mota batzuen antipodetan daude. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 12. orr.

Demagun, esaterako, genero judiziala, "iraganeko kontuez arduratzen den genero erretoriko-pertsuasiboa". Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 138. orr.

Zuen herrian, bigarren mailako generoa da nobela. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 81. orr.

Izumenezko eleberria genero herrikoia eta tradizio handikoa da ingeles hizkuntzazko erromantizismoan. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 14. orr.

Ipuina ez dela edonoren eskura dagoen generoa. Iban Zaldua   «Traizioak» - 135. orr.

Izumenezkoa, aldiz, esan den bezala, polizia eleberriaren generoan sartzen da. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 16. orr.

Iritzi artikuluez gain beste genero asko landu zituela. Berria - Kultura   2004-10-30

Ez niri galdetu zer generotan sailkatzekoa den liburu hau, ez dakit eta. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 16. orr.

Proposatzen hasita, erretorikaren generoak birpentsatzea proposatuko nuke aurrena. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 138. orr.

Nobela laburra ez baita gurean sarri jorratutako generoa. Berria - Kultura   2004-06-12

Espezializaturik dago nonbait komedia arinaren generoan. Berria - Kultura   2004-03-11

Paisaiaren generoaren barruan koka dezakegu nire obra hau. Berria - Kultura   2004-01-24

Dokumentalaren generoa indarra hartzen ari da Zinemaldian. Berria - Harian   2005-09-15

Genero eta estilo guztietako zinema eskaintzea. Berria - Kultura   2004-09-28

Hainbat musika genero nahasten dituzte, hala nola: saltsa eta hip hopa. Berria - Kultura   2004-06-11

Italian zailtasun handiak ditugu generoko filmak ekoitzi eta banatzeko. Berria - Kultura   2004-11-03

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Literatura genero berri baten sortzailea izan zela ere esaten da, polizia eleberriarena hain justu. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 14. orr.

Literatur genero batzuk ere bultzatuko ditugu, erakusketa ibiltarien bidez. Berria - Kultura   2004-12-07

Berezitasun horiek literatur genero bakoitza definitzeko nahikoa zirela uste zuen Aristotelesek. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 231. orr.

Autobiografia-jeneroaren aurkako iritzi sendoa zaukaat. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 38. orr.

Kronika generoan ere azkenaldian asko erabiltzen da subjektibotasun hori. Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Eleberri genero berri bat sortu da. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 12. orr.

Teleberri generoa 1941ean jaio zen Manhattaneko Empire State eraikinean. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 21. orr.

4 izaki bizidunen taxonomian, familiaren eta espeziearen arteko maila.

Generoak, espezieak eta azpi-espezieak. Tadarida generoko saguzarrek portaera nahiko bitxia dute. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 95. orr.

Pyrophorus generoko intsektu bat dela. Jon Alonso   «Euskal karma» - 141. orr.

Asphodelus generoko loreen edertasuna. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 150. orr.

Odolen eta nazioen ahanztura, giza generoaren solidaritatea. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 179. orr.

Eskarmentua eta giza jeneroaren ezagutza sakonagoa. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 74. orr.

· irud Kazetari ona benetan jenero urria da gure herri honetan, kazetari ona izateko idazle ona izan behar delako. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 131. orr.

5 gramatikan, izenak-eta zenbait motatan sailkatzen dituen gramatika kategoria.

Eguna-gaua, genero femeninoa eta maskulinoa. Berria - Kultura   2004-04-06

Euskarak ez du horrelakoetan generorik markatzen. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 80. orr.

Genero maskulinoko edutezko izenordaina. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 20. orr.

Genero guztietako izenak ezagutzera ematen baititu, eta bera genero neutroko izena da. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 182. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Aktore hitzaren genero-markaren ezak anbiguitate polita ematen dio esaldiari. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 44. orr.

· Ez al duk oraindik ikasi sexua eta gramatika generoa bereizten? Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 79. orr.

7 sexua dela-eta egotziriko gizarte rola.

Generoa, berriz, sexuaren arabera, gizarteak norbanakoari egozten dizkion arau, esanahi edo rolekin lotzen dugu. Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Emigrazioa, generoaren araberako bazterketa eta «terrorismoa eta horren kontrako erantzun instituzionala» aztertu Etorkinak eta generoaren araberako bazterketa. Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Genero kontzientzia eta generoari buruzko agenda politikoa garatu beharraz gogoeta egitea. Berria - Euskal Herria   2004-01-20

Europako dirua jasotzen duten programek genero ikuspuntua jorratu behar dute, baina ez da gehienetan horrelakorik gertatzen. Berria - Euskal Herria   2004-11-13

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nahiago du bere burua biztanle feministatzat jo, genero diskurtsoetan sar ez dezaten. Berria - Kultura   2004-12-18

Genero terrorismotzat joko nuke nik emakumeok pairatzen ari garena. Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Eta genero antropologiak argi utzi du ezin dugula inongo gizarte egiturarik ulertu genero ikuspegia kontuan izan gabe. Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Genero diskriminazioa ez du arautzen. Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Haurren heziketaz arduratzen den Urtxintxa eskolako genero arduraduna. Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Genero Politikaren errektoreordea. Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Jenero paritatea integratu beharko du Europako itun berriak. Berria - Euskal Herria   2004-05-13

9 salgaia.

Lehen baino genero gehiago atera behar duzu, zor gehiago egiten duzu eta bizimodua bera garestitzen ari da. Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Jeneroa garraiatzen irabazten zuen jornala, eta jenero nagusia, kasik bakarra, arraina zen. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 113. orr.

Oso espezie urria da eta halexe animatu zen Pedro generoa zertxobait gehiago aztertzera. Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Jeneroa ezagutzen zuen espezialista, etxekoandre hura, suntsitzear baitago. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 40. orr.

9a (droga izendatzeko)

Venezuelan bost urteko kartzela ekarriko lidakeen jeneroa. Osakiretsan bilatzen dute jeneroa, jenero fina, eta modu onean gainera. 25504

10 (jenero forman) klase, mota.

Bi idazkigileek harrapatu nahi luketen neska jeneroa. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 142. orr.

Neure artean pentsatzen ninan: Sonjak berak igarriko ziok gixon jenero horri. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 91. orr.

Groenlandian, 60tik gora elur jenero bereizten dituzte. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 28. orr.

Eguraldi jenero batetik besterako aldaketa zetorrenean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 40. orr.

Iparraldean jorrail-ogi deitzen zaio pazko-opil jenero bati. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 142. orr.

11 genero berdintasun (Egungo testuen corpusean 395 agerraldi)

Genero berdintasuna lortzeko tresnak. Genero berdintasunerako politikak. Berria - Euskal Herria   2004-06-25

2002an Genero Berdintasunerako Lan Taldea osatu zuten. Berria - Euskal Herria   2004-06-25

12 genero indarkeria (Egungo testuen corpusean 4.329 agerraldi)

Debate irekia da, baina egia da sozialki zabalduta dagoela genero indarkeria: aurrerakoia da eta sustraiturik dago emakumeen mugimenduetan. Genero indarkeriak ETAk baino jende gehiago hiltzen duela nabarmendu zuen. 25505

Genero indarkeriaren Nafarroako azken biktima. 25506

Feminismoak nahiko onartuta dauka genero indarkeria. 25507

Espainiako Genero Indarkeriaren kontrako Sare Feministako kidea. 25508

Espainiako Gobernu berriak Genero indarkeriaren aurkako Lege Integrala lehenbailehen jarri behar duela abian. 25509

Manifestazioaren ostean, genero indarkeriari buruzko hitzaldia eskaini zuen Marcela Lagarde feminista mexikarrak. 25510

Genero Indarkeriaren Aurkako Ordezkaritza Nagusia. 25511

Aurtengo lehen seihilekoan genero indarkeriagatik aurkeztutako salaketen %20 etorkinei dagozkie. 25512

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina genero (3); bateko bertsolaritza genero (3); bertsolaritza genero (4); bertsolaritza genero berezia (3); beste genero (12); bi genero (4); da genero (6); dagoen genero (3); dela genero (3); den genero (5); diren genero (3); du genero (7); duen genero (4); dute genero (5); edo genero (5); erretorika genero (5); erretorikaren genero (3); eta genero (42); eta genero indarkeria (6); eta genero indarkeriaren (5); euren genero (3)

genero bakoitzaren (3); genero bat (14); genero baten (7); genero beltzeko (3); genero berdintasuna (8); genero berdintasuna lortzeko (3); genero berdintasunaren (3); genero berdintasunaren aldeko (3); genero berean (3); genero bereko (3); genero berekoak (3); genero berezia (5); genero berriak (3); genero dimentsioa (3); genero diskriminazioa (6); genero edo (5); genero epidiktikoa (5); genero eragina (5); genero eragina neurtzeko (4); genero erretoriko (3); genero eta (13); genero gehiago (3); genero gisa (9); genero guztiak (10); genero hau (4); genero hori (8); genero horrek (3); genero horren (6); genero horretan (3); genero ikuspegia (9); genero ikuspegitik (4)

genero indarkeria (138); genero indarkeria bi (8); genero indarkeria da (3); genero indarkeria ez (3); genero indarkeria gizon (22); genero indarkeria hiru (5); genero indarkeria jasan (3); genero indarkeria justifikatzeko (3); genero indarkeriak (7); genero indarkeriarekin (7); genero indarkeriaren (65); genero indarkeriaren aurkako (13); genero indarkeriaren aurrean (3); genero indarkeriaren kontra (3); genero indarkeriaren kontrako (14); genero indarkeriaren ondorioz (3); genero indarkeriaren prebentziorako (3); genero indarkeriari (9); genero indarkeriari buruzko (3); genero indarkeriaz (5); genero landu (3); genero literario (5); genero nortasunaren (3); genero nortasunaren legea (3); genero politikak (3); genero roletan (3)

bere generoan (13); bi generoen (3); den generoa (4); direnen generoan (3); duen generoa (4); erretorika generoetan (3); eta generoa (6); eta generoak (3); eta generoaren (5); eta generoaz (3); eta generoen (3); generoa da (6); generoa eta (11); generoa ez (3); generoan sartzen (3); generoaren arabera (7); generoaren araberako (6); generoaren araberako bazterketa (3); generoaren barruan (5); generoaren nortasuna (3); generoari buruzko (4); generoari dagokionez (4); generoen artean (3); generoen arteko (21); generoen arteko aldea (3); generorik kutunena (3); generorik kutunena ipuina (3); giza generoa (3); giza generoaren (9); hainbat genero (3); hobea bere generoan (3); homo generoan (4); ia genero (3); ia genero guztiak (3); literatur genero (9); literatur generoa (3); literatur generoak (3); zein generotan (4); zer genero (3); zuen genero (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus