Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gainetiko 1 gainetik-i dagokion izenlaguna.

Suaren gainetiko saltoa. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 252. orr.

Eta zubi altxagarria jasota, zangaren gainetiko pasabide bihurtzen zenean, Loiolara abiatzen ginen, eta Astigarragara, eta Igeldora. Txillardegi   «Putzu» - 37. orr.

Ezberdintasunen gainetiko elkartasuna dela belaunaldi berriko euskaldun gazte askoren ametsa. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 103. orr.

Eta politikak usu erlijioaren gainetiko indarra hartzen du. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 180. orr.

50 puntutik gainetiko edozein datuk sektorearen hazkuntza erakusten du. Berria - Ekonomia   2004-01-07

2 azaleko.

Armaren gainetiko azterketa aski izanen zitzaiguan hiltzaileak prestatu nahi zigun muntaia gezurtatzeko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 383. orr.

Oso gainetiko ezagutza baino ez dugu. Berria - Kultura   2004-02-19

3 gainerako.

Funtsezko desberdintasun bat dagoela espainieraren eta Espainiako gainetiko hizkuntzen eta mintzamoldeen artean. Berria - Kultura   2004-04-08

San Markos, txanmarkos, arto eta gainetiko hazi, zainduko ahal ditu gure laborari eta baserritarren penak eta lanak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 168. orr.

Berdin pasatuko zan gainetiko guztiekaz. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 70. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ezberdintasunen gainetiko (4); ezberdintasunen gainetiko elkartasuna (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus