Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

obsesio (orobat obsesione g.er.) 1 iz borondatearen kontra nagusitzen den burutapena, gogotik kendu ezin dena.

Amerikarrek badute obsesio hori, milioi bat dolarren kontuarena. betiko atsekabe hori beste edozein gogoeta edo sentimenduri lekurik uzten ez zion obsesioa zen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 11. orr.

Nobela guztien oinarrian obsesio bat dago, eta obsesio hori da muturreko egoera batean izakiak nola erreakzionatzen duen aztertzea eta kontatzea. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 204. orr.

Ulises bere irlara itzultzen da urte asko pasata, irlara bueltatzea da bere obsesioa. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 89. orr.

Asmoa (obsesioa) luze eta ongi bizitzea baita, aldez edo moldezko paradisua hauxe omen dugulako. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 88. orr.

Masturbazioa, horixe izan da apaiz, fraide eta mediku jainkojaleen obsesioa. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 22. orr.

Jules Renard idazleak, berriz, estiloa zuen obsesio. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 10. orr.

Irakasle eta ikertzaile andana bat komisario bat buru dutela, ez dute nire arrastoak aurkitzea beste obsesiorik. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 142. orr.

Bi obsesio ditu: musika klasikoa, eta 36ko gerran ikusitako izugarrikeriak. Berria - Kultura   2004-04-02

Prozac bedeinkazio bat izan da obsesio eta amorrazioentzat, nahiz eta ez duen eraginik tiken kasuan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 114. orr.

Mutikoaren gaixotasunaren obsesioa uxatzeko, inoiz ez bezala hasi zen ikasten. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 142. orr.

Oinazea ez du oinazeak sendatzen, ezta gorrotoak edo obsesioek ere. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 136. orr.

Gizona ere ohartua izango da honezkero, obsesio baten antzera dabilkiola ideia hori buruan bueltaka. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 77. orr.

Pixkanaka, ahuldu zen nire obsesio hura; edo, agian, barruragotu egin zitzaidan. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 139. orr.

Handik aurrera, obsesio bihurtu zitzaion Fructuosori "santujale" infiltratuak bazter guztietan bilatzea. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 15. orr.

Gerora obsesio bihurtuko zitzaidan irudipen bat nagusitu zitzaidan gainerako sentipen guztien gainetik: emakume haren alboan egindako denborak beste kalitate bat zeukan eta [...] alferrikako egiten zituen beste guztiak. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 41. orr.

Obsesioak jota bizi zara zu. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 173. orr.

Borobilen eta zuloen obsesioak jota bizi ginen ordurako. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 321. orr.

2 (izenondoekin)

Nik neure maniak ditut: kartoizko kaxekiko obsesio gaixobera, goizeko hiruretan autoa hartu eta arrantzara joatea, horrelako gauzak. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 183. orr.

George Steer haren obsesio nagusia hegazkinak ziren. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 119. orr.

Gehien-gehienentzat sexua kezka-iturria da, ia denek dute obsesio sexual handiren bat. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 148. orr.

Bere obsesio eta fantasia sexual guztiak 625 lerroko pantailaren bidez gauzatzen zituen. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 15. orr.

Denok nahi genuen haxixak jotzea, obsesio bakarra zen ia. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 107. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hortik letorke zorioneko, eta premiazko, obsesio punttua. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 124. orr.

· Vanunuren inguruko segurtasun obsesio batengatik atxilotu dute Hounam, beste inolako arrazoirik egon gabe. Berria - Mundua   2004-05-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

obsesio bakar (3); obsesio bakarra (6); obsesio bat zen (3); obsesio bihurtu (7); obsesio bihurtzen (3); obsesio bilakatu (3); obsesio nagusia (4); obsesio txiki (3)

rossetti ren obsesioa (4); rossettiren obsesioa (4)

obsesioak jota (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus