Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sagasti 1 iz sagarrondoz landaturiko saila.

Eta artasoroak, baratzeak, sagastiak, basoak, urruneko mendiak, haiek ere berdeak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 263. orr.

Etxe gibeleko sagastian, bazagok txabola moduko bat. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 91. orr.

Sagasti zaindu gabe bat, erlauntza multzo bat bertan behera utzia, etxola bat basoan astigar-ziropa distilatzeko. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 200. orr.

Sagasti eder bat oroitzen dut, aspaldiko partez berriro ikusi nahiko nukeena. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 54. orr.

Eguzkia ezkutatzen ari zen sagastietan, eta Joanesi sagar bat iruditu zitzaion eguzkia, sagar handi, gorri eta umoa. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 71. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Aziendak, sagasti pare bat, mizpira-sagasti txiki bat, fruta-arbola dezente, udare nahiz piku, barruti ugari, belaze ordeka paper-fabrikak kendua, soro sorta bat, baratza, borda eta dolarea, upel batzuk eta aitajauna errementari izan zeneko seinaleak ezkaratzean... Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 21. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus