Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mardul 1 izond gizena, betea, lodia, baina sendoa, indartsua eta osasuntsua. ik mardo, malats; guri 3. (pertsonez mintzatuz)

Neska mardul beltzaran bat zen, hogeita hamar urtekoa. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 151. orr.

Ia Lisa bezain mardula zen, baina haren begirada lotsagabeagoa zen eta biziagoa bularra. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 115. orr.

Etxeko jaunak, gizon osasuntsu eta mardula izaki, gela edertzen ziotenak ere gizaki mardul eta osasuntsuak izatea nahi izan zuen, antza. bibote eta belarrondoko bizar iletsuekiko gelazain mardul bat ikusi zuen, zilarrezko konketa eta pitxerra eskuetan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 144. orr.

Ikuspegi gogor eta hautsizalea zuten, eta bibotedun mardul bat agertzen zen haien buru, Ixko deitzen zioten bat. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 58. orr.

2 (gorputz atalez eta kidekoez)

Belarri txikiak, begi ilunak, ezpain mardulak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 296. orr.

Bere mingain mardul eta itsaskorra nire aho barnean... Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 134. orr.

Beren ahots marrantarekin eta beren borrokalari beso mardul biluziekin. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 175. orr.

Aurpegi mardul beteak erakusten zuenez, oso bizimodu lasaia zeraman. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 56. orr.

Haren masaila osasuntsu eta mardul haiek. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 109. orr.

Bular mardul bati esku bakar batekin heltzen diolarik. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 47. orr.

Ipurmasail mardul haiek imajinatu nituen. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 108. orr.

Dolmancé, izugarri maite dut zure zakil mardula ukitzea, isurtzen naizelarik! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 96. orr.

· Une horretantxe neskari malko mardul bat irristatu zitzaion masailetik behera. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 23. orr.

-Ez dakit ondo ari garen, Mathilde... -esan zion nederlanderaz, ahots mardul batez. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 166. orr.

Hamazortzi urte txuri, mardul eta alai. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 29. orr.

Afixetan agertzen ziren ezkerreko zein eskuineko hautetsien irri mardul eta faltsuak. Itxaro Borda   «%100 basque» - 159. orr.

3 (animaliez)

Zaldi mardula zen, bizkarralde ederrekoa. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 20. orr.

Ardi eta ahuntz mardulak hiltzen hasi ziren; halaber, zerri gizenak eta behi bat ere. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 154. orr.

Beste argazki batean, bi hegazti-ale mardul ageri ziren, udal-langile batek zare batean zeramatzanak. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 151. orr.

Ni seguruena argalegia, baina turkiarra armairu erdia zen, zezen mardula. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 62. orr.

4 (landareez, alorrez eta kidekoez)

Zuhaitz mardul eta hostotsuz jantziriko lorategia ezarri digute hiriaren edergarri. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 25. orr.

Erne zen hazia eta mahatsondo mardul egin, altuera txikikoa izan arren. Elizen arteko biblia   Ez 17,6

Gari mardul eta oparoa emango du lurrak. Elizen arteko biblia   Is 30,23

Gerri beretik, zazpi galburu aletsu eta mardul sortu ziren. Elizen arteko biblia   Has 41,5

Barazki mardulen erdian. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 32. orr.

Baratze mardulean sartu nituen, hango fruitu zoragarriak jan zitzaten. Elizen arteko biblia   Jr 2,7

Bai aurkitu ere larre eder eta mardulak, lurralde zabal eta nare hartan. Elizen arteko biblia   1 Kro 4,40

Larra bedi Baxan eta Galaadeko lur marduletan, antzina bezala. Elizen arteko biblia   Mi 7,14

· Zenbat uzta mardul bete, gero harri erauntsi batek, orduerdi batean dena triskatuta galduta utzitakoak! Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 186. orr.

5 (atmosfera gertakariez)

Elur maluta mardulak hasi ziren errepidera erortzen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 85. orr.

Biharamunean elurte mardula hiriburuan bertan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 26. orr.

Minutu gutxitan 97 litro metro koadroko eman zituen eurijasa mardulak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 434. orr.

Kazkabar erauntsi mardul batek. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 386. orr.

Gailurreko elurraren gainean elur gehiago baizik ez zegoen, elur mardul, aratz eta orbangabea bazter orotan. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 173. orr.

Ez zebilen haizerik, euria mardul, erorian, dena lausoan bilduz. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 99. orr.

6 (bestelakoez)

Irudi mitologiko lizunez hornituriko liburu mardul bat hartu, eta ikuskatzen hasi zen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 452. orr.

Duela gutxi BBVA fundazioak Espainiarako argitaratu duen txosten mardul batean. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 276. orr.

Espainian, ordea, ez dago hain lan mardula argitara dezakeen moldiztegirik. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 42. orr.

Bi tomo mardul datoz honen ondotik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 357. orr.

Bazen eleberri mardul haren hasiera aldean esaldi bat, berari betiko gogoan atxikia geratu zitzaiona. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 24. orr.

Koreako enpresa handi batek kontratu mardul bat izenpetu duenez fabrikako zuzendaritzarekin. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 90. orr.

Euskara Batua bezalako egitasmo zail eta mardul batez dihardugunean. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 164. orr.

Animalien salmentak ematen du irabazpiderik mardulena. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 64. orr.

· 7 (predikatu eta adizlagun gisa)

Zaharturik ere fruitu emango du, mardul eta heze iraungo beti. Elizen arteko biblia   Sal 92,15

Gero eta mardulago ari zuen elurrak. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 108. orr.

Mardul, heze eta bete zegoen basoa, udazkenaren kolore guztiak oparo eskaintzen. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 73. orr.

Hilabete gutxi egin zuen kopurua bikoiztu zedin, eta luzaroan jarraitu zuten mardul gatibutzaren zerrendek. Jokin Urain   «Errotarria» - 94. orr.

8 (erkaketetan)

Gizaseme gazte eta haritza bezain mardula bera. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 104. orr.

Zelaietako belarra bezain mardul hazarazi zintudan. Elizen arteko biblia   Ez 16,7

Gutun-azala argiz betez, zigilu bat, patata bat bezain mardula. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 11. orr.

· Ala Al-Din aingeru baten parekoa zen, fruitu mardul bat bezain erakargarria. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 171. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Williams andrea emakume handia eta sendoa zen, bular-harroa eta zango-mardula. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 30. orr.

10 mardul-mardul

Hiru arrosak luzaroan egon ziren mardul-mardulak Zalakainen hilobiaren gainean. Hiru koilarakada gurin mardul-mardulak bota zituen Ruche jaunak. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 226. orr.

Euri-zarama, gero eta lodiagoa, sare mardul-mardula. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 22. orr.

Ahariak mardul-mardul zeuden, eta artile ugari eta luzea zuten. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 56. orr.

Martxoak 28 zituenean, elurrak mardul-mardul hartu zuen gure paraje hau guztia. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 129. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus