Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

patrifilio (orobat patriofilio g.er.) iz adkor egitekoa.

Joan nintzen idazkaritzara, egin nituen han egin beharreko patrifilioak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 92. orr.

Pertsona esateko, kristau; baimena aipatzeko, bulda; entsalada maneatzeko, bedeinkatu; errusina edo usina, doministikua; kontuak azkar konpondu, patrifilioak egin. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 146. orr.

Notarioarenean eskriturak eta gainerako patrifilioak egiten ibili ginen garaian esku artean izan bainituen haren agiriak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 84. orr.

Gauza guztiak bere begien aurrera agertzeko borrokan ari dira: burduntzalia, intxaur beltzezko mahaia, Arantzazuko egutegia, telebista... irudiak pilatu egiten zaizkio begien aurrean, oraindik horrelako patrifiliorik! Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 327. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus