Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

patrikaratu, patrikara, patrikaratzen 1 du ad patrikara sartu.

Eskatutakoa harrera mahaitxoaren gainean jarri eta bizkor patrikaratu zuen atsoak. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 74. orr.

Esan ere esan zen halakoxe jokoa egin zuela Sidkiren hauteskunde kanpainan, alegia, dirua patrikaratu ostean hauteskundeak boikotatzen amaitu zuela. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 196. orr.

Txapliren eskuetara itzuli ziren papelak, eta sudur aurretik pasa zituen jakanarruan patrikaratu aurretik. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 56. orr.

Seguru asko aitak edo amak xelebrekeriaren bat egin beharko du milako batzuk patrikaratzeko. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 50. orr.

Ogi puska bat afarian bertzeen oharkabean patrikaratua, sastagai bat gerrian eta ilargi betea buru gainean, horra aldean neramatzanak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 178. orr.

2 irud/hed

Royal Bank of Scotlanden akzioak salduta, 472 milioi patrikaratu ditu Santanderrek. Berria - Ekonomia   2004-09-10

Bere datuen arabera, iaz milioi bat euro irabazi zituen enpresak, eta urtero Gasteizko lantokitik beste 3,5 milioi euro patrikaratu ditu multinazionalak. Berria - Ekonomia   2004-05-06

Hau da, partida irabazi eta gehigarrizko puntua patrikaratu, zazpi entsegu eginda. Berria - Kirola   2004-12-05

Gainera, heldu den sasoiko Europako Herrialdeen txapelketa jokatzeko txartela ere patrikaratu zuen. Berria - Kirola   2004-11-30

3 norbaitek beste norbait erabat bere mende edo alde jarri.

Esan beharrik ez dago keinu jostalari-fribolo honekin ikusle den-denak patrikaratu zituela. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dirua patrikaratu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus