Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mareaje 1 iz arrantzaldiak irauten duen denbora. ik marea 3.

Zuek mareajera irten eta hilabetera, orduko kontuak. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 63. orr.

Mareaje luze baten ondoren lehorreratu banintz bezala, itsasketa, egia esan, luze samarra izan baita. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 280. orr.

Mareajerako trepeta guztiak prestatzen ari gintuan moila berrian ontzi holandarrak hondoa jo zuenean bokalean. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 20. orr.

Kostak arribada agindu zuelako portutik hogei miliatara baino ez zeudela, ez zuen mareajea egin nahi izan irratia matxuraturik. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 253. orr.

Nasa hutsik egoteak antxoa garaia esan nahi du, edo sardinarena, edo atunarena, hau da, lanerako garaia eta lanerako itsasoa, partila ona mareajea amaitutakoan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 171. orr.

2 itsasaldia.

Boluntario bat eskatu zuten karabineroen kasernaraino joateko, urrun zegoen, mareajea beheratutakoan baino ez zitekeen iritsi labar-muturraz haratago zeuden leize zuloetaraino. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 147. orr.

Egiten ahal zuen, mareajea asko jaitsia zen, baretzen hasia nabarmen eta laguntzaile ona zeukan, eman beharra zegoen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 245. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus