Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sasikume 1 iz sasiko umea.

Guraso ezagunik eta sortzaile jakinik behar ez duen sasikumea delako. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 289. orr.

Nafarroako Frantzisko, Pedro mariskalaren sasikumeari Comentarios sobre la penitencia (Coimbra 1542) eskaini zion hitz hauekin: [...]. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 33. orr.

Sasikumeak ez du esku hartuko Jaunaren batzarrean, ezta haren ondorengoek ere hamargarren belaunaldira arte. Elizen arteko biblia   Dt 23,3

Orobat, Atenasen, herriak kendu egin zituen sasikumeak hiritarren artetik. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 99. orr.

Hainbat hiritan, nahikoa hiritar ez zegoenean, sasikumeak oinordeko omen ziren, eta nahikoa zirenean, berriz, ez. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 99. orr.

Erantzun zioten: gu ez gara sasikume; aita bakarra dugu, Jainkoa. Elizen arteko biblia   Jn 8,41

Hala, bada, ez da ezagutzen sasikumerik poligamia onartuta dagoen herrialdeetan. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 98. orr.

Sasikumeak" esatekotan egon zen, baina bertaratuen artean asko haietarikoak izango baitziren, hitza jan zuen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 70. orr.

Atsoek ahots apalez iraindu zuten Prothero andrea, gezurti, ezkontza nahasle, sasikumeen ama, lapur zikina. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 196. orr.

2 (irain hitz gisa) ik putakume.

Robe sasikume hau! Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 126. orr.

-Sasikumea galanta! -esan zuen Sobakevitxek-. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 215. orr.

Badakizu zein izango den zure patua, orain argi daukazu, sasikume hori. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 71. orr.

Sasikume horri lepotik helduko banio... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 526. orr.

Zer ardura dio beste sasikume honi norekin ibiltzen naizen edo norekin ez naizen ibiltzen. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 150. orr.

Ziria sartu izango omen zioten, noski, bestela, sasikume haiek. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 41. orr.

-Niri ere utziko didak sasikume horri tiro egiten. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 311. orr.

3 (izenondo gisa)

Eta etxean zegoelarik noizean behin bururatzen zitzaion bere seme sasikumearekin berriketan hastea. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 167. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus