Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

onesgarri 1 izond onetsi daitekeena, onesteko modukoa.

Jokabide onesgarriak neurriz gain putzarazten dituen azturaren bategatik. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 234. orr.

Neure adimenaz ongi eta zuzen jardunez eta bere borondate txit santuaren eta onesgarriaren arabera aukeratuz. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 113. orr.

Presidenteak azaldu du [proiektuaren] atal batzuk onesgarriak direla eta beste zenbaitek, aldiz, elkarrizketa sakontzera behartzen dutela. Berria - Mundua   2004-05-26

Gertatu zirenetatik baliagarria edo onesgarria edo interesgarria edo deigarria iruditzen zaiguna irazten dugu denboraren galbahean, eta ahalegin berebizikoak egiten ditugu kaltegarria edo oinazetsua zitzaiguna albo batera gera dadin. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 120. orr.

Galde ezazu, onesgarria naizela esango dizute. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 241. orr.

Ez zen Jainkoaren hitzaren goserik, zeren orduan bereziki predikarien hitzak indarrez beteak baitzeuden, eta entzuleen bihotzak onesgarri zitzaizkion Jainkoari. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 313. orr.

Lanaldiaren murrizketa 13 ordu hiru urtean, berriz, «onesgarritzat» jo zuen. Berria - Ekonomia   2004-12-22

2 (adizlagun gisa)

Saia zaitez Jainkoaren aurrean onesgarri agertzen, zertan lotsaturik ez duen langilea bezala, egiaren mezua zuzen irakasten duena bezala. Elizen arteko biblia   2 Tm 2,15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus