Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

margarina 1 iz guriaren antzeko gai hazkurritsua, landare eta abere etorkizko gai koipetsuez osatua.

Bihartik aurrera ez da ez koiperik, ez gurinik, ez margarinarik izango. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 228. orr.

Orduan platera eta koilara itzuli eta trukean ogi-xerra lodia jaso dut, gainean ore zuri bat zeukala, [...]: gurina -ez, margarina- esan dutenez. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 110. orr.

Ezinbestean entzun behar dut txinpartaka irakiten dabilen margarina, tipula frijituen usaina aditu, gero gaineratzen zaizkion patata puskena, baita tarteka-marteka Zulage-aren Wurst zatiena ere. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 217. orr.

Moyresak ekoiztutako soja-lezitina edo soja-olio transgenikoa asko erabiltzen da margarinak, txokolateak, jogurtak eta antzekoak egiteko. Berria - Euskal Herria   2004-06-25

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ohi baino ogi puska handiagoa, margarina zati bikoitza eta beste gauza bat, Wurst zeritzon zerbaiten zati bat, kanpotik gure saltxitxen antz apur bat zeukana. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 124. orr.

Gure eguneko ogi puska 350 edo 400 grama, baratzekari xehatuz, garagarrez edo oloz egin nahasketa bat margarina puxka bat astean hiru lau aldiz. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 51. orr.

Noizean behin konfitura puxka bat edo margarina mutur bat. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 77. orr.

Nire amak oso gogoan izango zuen hori guztia soka-lantegian ezagutu zuenean margarina-fabrika batean lan egin ostean. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 25. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus