Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

onezia 1 iz ontasuna.

Berrikitan teologo dominikano bat, galdegiten ziotela nolaz Jainkoak bere onezian eta mugagabeko potentziarekin gizon eta emazteak oinazean abandonatzen zituen, erran omen du: [...]. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 21. orr.

Laugarrena da Eufrate, erranahiaz "osasun onekoa", onezia anitz heldu baita uhaitz horren bazterretan eta uhaitz horri esker. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 81. orr.

Sinesten dut ez beretzat bizi den Eliza baten baitan, bainan mundua bertzelakatzeko xedetan bizi den Elizaren baitan, bilakarazi nahiz Erresuma bat oneziaz zehargi. Herria   2004-06-10

2 onkeria.

Onezia sendatu beharreko eritasun nagusia zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 222. orr.

Agataren beste itzal barkaezina onezia zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 221. orr.

Onezia, barne-ahultasun eta norberarekiko errespetu falta larriaren marka zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 221. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ekai kimiko horiek fortuna txarraren aurrean, bihotz onezia eskaintzera bideratzen gintuzten eta hobe denentzat azkenean, ez? Itxaro Borda   «%100 basque» - 186. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus