Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

geografia (orobat jeografia g.er.) iz 1 Lurraren azalean gertatzen diren izadi, biologia eta giza gertakariak aztertzen dituen jakintza.

Geografia historikoa, eta historiaren geografia, politikaren geografia, geografia politikoa. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 88. orr.

Geografia pertsonal bat osatzeko asmotan nator. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 125. orr.

Geografiako irakasle dugun batek. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 128. orr.

Geografiako klasearen erdian. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 13. orr.

Geografiako azterketan. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 183. orr.

Geografiako mapa baten neutraltasuna izatea. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 188. orr.

Geografia-Historia lizentzia bat lortu nuen UNEDen bitartez. Txillardegi   «Labartzari agur» - 58. orr.

Frantziako ixtorioa, jeografia, jakitate naturala. Herria   2001-01-11

Bizkaiko geografiari buruzko doktorego tesia amaitzea. Txillardegi   «Labartzari agur» - 156. orr.

2 lurraldea.

Harat-honat korritzeko gure geografia txikia. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 93. orr.

Anitz geografia ditut nire bizitzan; haurtzaroan bertan, sortzetik, lau eskualdetan hazia izan naiz: Nafarroa Beherea, Baztan, Iruñea, Erribera. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 124. orr.

Bihotza mila geografiatan zatitu zitzaidan biriken artean.· Non duzu geografia? Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 149. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik geografiko.

Geografi esplorazioetan eta zientzi aurkikuntzetan adierazia. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 231. orr.

Espazio eta geografia kokapenen eremu bat izango da. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 106. orr.

"Ez dute begiek ikusten, buruak ikusten du", irakurri nuen behin Herodote geografia aldizkarian. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 31. orr.

Geografia liburua ireki genuen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 148. orr.

Geografia klase haietako batean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 176. orr.

Filologia, Geografia eta Historia Fakultateko katedraduna. Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Espainiako Geografia Institutuak Itoizko sismikotasuna neurtzeko ikerketa bultzatuko du. Berria - Euskal Herria   2004-12-21

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza geografiak populazioa aztertzen zuen. eta, zentzu zabalean, geografia historikoa, ekonomikoa, politikoa eta abar hartzen zituen barruan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 255. orr.

Hego Amerikari dagokion giza geografia eta geografia fisikoa islatzen ditu lanak. Berria - Kultura   2004-01-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus