Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sasimediku (orobat sasi-mediku) iz medikuarenak egiten dituen pertsona.

Sasimedikuak dira, diote, medicine men. Xabier Montoia   «Elektrika» - 51. orr.

Horixe duk osasuntsuena, Mikel, ez egin kasurik sasimedikuei! Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 79. orr.

Gure etxetik berriro iragan ziren etxeko medikua eta Uraitzeko barbera, baita bertze bizpahiru mediku eta sasi-mediku ere. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 370. orr.

Legeak zigortu egiten du kaleko jendeak sasi-mediku deitzen duenaren lana, eta Sakabian horixe egiten da, hain zuzen, medikuek sendatu ezin dutena sendatu. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 8. orr.

Ez pistola batez, noski; medikuek egiten dituzte trepanazioak, eta sasi-medikuek ere bai. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 115. orr.

Zeren zuek gezurzale baitzarete, sasimediku besterik ez. Elizen arteko biblia   Jb 13,4

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus