Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

margo 1 iz kolorea.

Han daude oro sailka eta bereiz gorderik, bakoitza bere atetik sartuta: argi, margo eta gorputz itxurak begien bidez; soinu mota oro belarriz; [...]. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 244. orr.

Guneka, bidea arre-gorria, ez baldin badu gorringoaren margoa. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 115. orr.

Berdamena baita maiatzak zabaltzen duen margo atsegina. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 203. orr.

Badakizue iparrari margo asko erantsi izan zaizkiola, ezta? Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 456. orr.

Apirilak dakar maiatz aurreko lora-botoien margo eta xarma betea. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 49. orr.

Bi lurraldeotan, gorria heriotzaren margoa baitzen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 36. orr.

Ez hizkien margoek, ez formak, ez haien arteko tarteak salatzen zuten han gertatutakoa. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 403. orr.

Akuarelaren margoak irudiaren ertzetatik ihesi zihoazen, zirrararen zirrarak eskua dardarati bilakatu izan balio bezala artistari. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 53. orr.

2 pintura, margotzeko erabiltzen den gaia.

Oihal zuria margo zuriago batez pintatua. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 159. orr.

Ez zeraman makillajerik, ezpainetan margo gorriaren ukitu mehe-mehe bat izan ezik. ik beherago 7 eta 8. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 88. orr.

Disolbatzaileak, ur zikinak, margoak, pigmentuak eta taladrinak. Berria - Ekonomia   2004-03-20

Donostiako Gros auzoan EAJk duen egoitzari zein Arrasaten PSE-EEk duenari margo gorria jaurti zioten. Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Margo akrilikoak azaldu zirenean. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 169. orr.

Margo fluoreszentez estalitako erliebeak Berria - Kultura   2006-04-02

3 margolana.

Kawai Gyokudôren margo bat zegoen eskegita tokonoman, kopia bat zalantzarik gabe. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 23. orr.

Guash teknikaz eginiko tamaina txikiko hamar margo ipini ditu. Berria - Kultura   2004-08-08

Zerbait esan dute telebistan Gernikari buruz, ez dakit bonbardaketaz al zen, Picassoren margo batez edota astelehenetako azokaz. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 45. orr.

Eskulturak, argazkiak eta margoak izango dira ikusgai Zarauzko eta Orioko hiru erakusketatan. Berria - Kultura   2004-09-04

Egun apenas aipatzen den Sanz, baina orduan nahiko ezagunak ziren haren margo eta collageak. Iban Zaldua   «Itzalak» - 109. orr.

Horman, berriz, bi margo, bi bodegoi: pitxer bat ezkerrekoan; eta fruta-mordoxka bat eskuinekoan; erdi ilunean ozta-ozta ikusgarri. Txillardegi   «Labartzari agur» - 69. orr.

4 margolaritza.

Kubako margoaren arorik esanguratsu eta adierazgarriena osatu zuten artisten lanak ekarri ditugu gurekin batera Bilbora. Berria - Kultura   2004-03-31

Baionan letra irakasle izan eta iaztik denbora osoa margoari eskaintzen dio. Berria - Kultura   2004-12-19

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haurrek margo-arkatzez zirriborraturiko marrazkiak. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 258. orr.

Oroitzen al duzu oparitu zenidan margo kaxa handia? Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 57. orr.

Irudiak zurrunbilotan higitzen ziren margo pintzelkada bortitz eta txundigarrien artean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 51. orr.

Hartu zurdakia, poto barruan ongi-ongi busti, eta San ezabatu zuen bi margo-ukaldiz. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 55. orr.

Margo oihalen azken itsasoratzea atzeratu egin zen dibisen aldaketako zailtasunengatik, baina sobera denboraz iritsiko zaie zure Berlingo bazkideei. Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 59. orr.

Margo-oposaketak edo doinu harmonikoak edo hitz-konbinazioak saiatzea. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 184. orr.

Zizelan, margo eta argazki erakusketa izanen da. Herria   2004-01-29

Ortziraletik iganderat, Beskoitzen,euskal margo erakusketa. Herria   2001-05-24

Mattin Megadendan, apiril osoan, Maialen Van Loey-ren margo erakusketa. Herria   2005-04-07

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Pailarda baten musua [...] ez zaio estaltzen duenari itsusiago, ene egintza ene hitz guztiz margo-mozorrotuokin baino. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 111. orr.

Borondatea margo-askoduna da, kolore mundutiarrez hornitua, lakarra, erabat kanpora emana. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 97. orr.

Nire gizonaren errezetan margo-emaile disolbagarri bat zetorren. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 234. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

helenismoaren garaiko horma-margo edo mosaiko askok badute halako marko margotu bat, batzuetan, hala ere, eskulpitua. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 139. orr.

Begiak ikatz-margoz belzturik, masailak berun-zuriztaturik. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 105. orr.

Erretxina arazorik gabe idortzen zen, baina ke-margo mota jakin (ordezkaezin) batekin ehoz gero, desagertzeraino gutxitzen zen idortzeko gaitasuna. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 279. orr.

Bere eite beltz ikaragarri hori du orain jantzi armarri-margo itzalagoz. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 101. orr.

8 ezpain margo [14 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean]

Hazpegi zehaztugabeak zituen, begien zuri-beltzak oso nabarmenak, eta kohl, ezpain margo gorriz eta hautsez makillatua zegoen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 278. orr.

"Rouge" deitzen zion ezpain-margoari. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 232. orr.

Ile-lehorgailuak eta tanpoiak, makillaje-potoak eta ezpain-margoen hoditxoak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 330. orr.

9 ezpainetako margo [5 agerraldi, 2 liburu eta artikulu 1ean] ezpain margoa.

Ezpainetako margoaren zapore karmina utzi zidan ahoan musu ematerakoan. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 163. orr.

Lehenago jaurti zuen musuzapia berreskuratu eta ezpainetako margoa garbitu zion. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 109. orr.

Komunera joanda «milicos asesinos, viva los montoneros» (militarrak hiltzaileak, gora montoneroak) idatzi zuen ispiluan ezpainetako margoarekin. Berria - Kirola   2004-05-08

10 margo-askodun izond

Borondatea margo-askoduna da, kolore mundutiarrez hornitua, lakarra, erabat kanpora emana. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 97. orr.

11 margo-irudi ik margoirudi.
12 margo lan ik margolan.
13 ur margo1 akuarela.

Ur margoekin, akrilikoekin eta arkatzarekin eginiko formato txikiko lanek zabaltzen dute erakusketa. Berria - Kultura   2004-07-06

Urrearekin eginiko bitxiak, zeramikazko piezak, litografiak eta arkatz zein ur margoekin sortutako koadroak ikus daitezke Bilboko Kale Nagusiko erakustaretoan, urriaren 3ra bitarte. Berria - Kultura   2004-08-15

14 ur margo2 akuarelaz eginiko margolana.

Urteak daramatza margotzen, nagusiki, marrazkiak eta ur margoak egiten. Berria - Kultura   2004-07-06

Ur margoak, litografiak eta arkatzezko marrazkiak egin zituen. Berria - Kultura   2004-08-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus