Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ongiez 1 iz ondoeza.

Hori guztia oroitzeak sorrarazi dion ongieza arintzeko, beste hurrupa bat egin du idazle gazteak. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 122. orr.

Ongieza ez erakusteko eginahaletan, inguruko mugidan finkatu nituen begiak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 38. orr.

Nire inguruan, ongiez sakon baten mendean zeuden nire lankide guztiak. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 109. orr.

Gorputz atalen kontu arina egin nuen: inon ere ongiez berezirik ez, non ez zen halako karga eskerga bat garondo partean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 378. orr.

Ongiez etimologikoak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 324. orr.

2 ongiezik adlag ondoezik.

Bigarren koka takadak ez zidan mintzamena itzuli, baina, whiskyaren eta zerbezaren laguntzaz, ez ongiezik ez bozkariorik gabeko egoera neutro batera igorri ninduen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus