Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nolanahi adlag
1 nolahiko izlag edozein motatakoa; erdipurdikoa. ik nahinolako.

Horrela, juzgatze oro -zientifiko, etiko, estetiko edo nolanahikoa- balioestea da, hots, subjektuaren apriorizko kriterio edo balioaren (arauaren) arabera kontenplatzea. Hiru interpretazioak dira zilegi; nolanahikoa ere den edertasuna, hari begira baitago Bogarde. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 58. orr.

Nolanahiko gizaseme batekin elkartu zen; zortzi hilabete bakarrik iraun zuten elkarrekin. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 31. orr.

Zer esan daiteke nolanahiko lauki batez? Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 156. orr.

Iduritzen zitzaidan eliza honen sakonduratik ez nuela ikusten nolanahiko paisaia, baizik eta Espainiaren begitartea. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 169. orr.

Biologian, aztertuko den organismoa hautatzea ez da nolanahiko auzia. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 74. orr.

Leku guztietan zabaldua dago, zuen artean lizunkeri arazo bat dagoela, eta ez nolanahikoa, jentilen artean ere gertatzen ez direnetakoa baizik. Elizen arteko biblia   1 Ko 5,1

Garai hartan ez zirela bereak nolanahiko hankak; gihartsuak eta arinak zituela. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 37. orr.

Erakutsiko baitute nola, berrogeita hamar bat urte honetan, izan naizen ez nolanahiko baina paregabeko zerbitzaria delako Errege Jaunarentzat eta haren aita Enperadore Handiarentzat. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 202. orr.

Lana ez zen nolanahikoa, ezta ordaina ere. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 19. orr.

Ez zen, ez, nolanahiko galdera, baina gordin-gordin sortu zitzaion Ruche jaunari. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 86. orr.

Galdera ez zen nolanahikoa, eta mutikoak itzulinguruka ekin zion elkarrizketari: [...]. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 138. orr.

Ez baitzen nolanahiko hondamena izan. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 429. orr.

Bainan kasu! ez zernahi eta nolanahiko janaria. Herria   2001-02-01

-Bai, makurra izan da eta ez nolanahikoa gainerat! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 34. orr.

Hemendik aitzina, etxaldeak eman mozkin bakarra, arto ala esne, saldu beharko zen eta ez nolanahiko preziotan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 99. orr.

Neurriz isilik egoteak bihotza garbi gordetzen duela eta ez dela nolanahiko bertutea, mihiari lotuta baitaude bizitza eta heriotza [...] ez noski mihia dastamenaren organo delako, hitzaren organo delako baizik-. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 768. orr.

Ez daukazu nolanahiko pagotxa, orduan! Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 112. orr.

2 ez nolanahiko (izenondo balioaz)

Ohorea zela esan zuen, ohore ez nolanahikoa, munduko printze-etxe ederrenetakoak herrian egotea. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 75. orr.

Mendebaleko adarrean, Rua das Pretaseko gainetatik, ibilaldi ez nolanahikoa atzo oraindik mimoz tratatzen zituzten zelaietatik zehar. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 219. orr.

Mutante sail ez nolanahiko bat, haietariko asko guztiz ezustekoak, hala nola lambda bakteriofagoaren eta laktosa sistemaren kiribil erregulatzaileetan bakarturiko mutante negatibo azpiratzaileak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 69. orr.

Basapizti ez-nolanahikoak izan behar zuten zakurrok, beraien ahausien lakarra aintzakotzat hartuz gero behintzat. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 227. orr.

Gauza jakina zen egiteko ez nolanahiko horrek debekupean jartzen zizkiola teologia espekulatiboaren arima barreneko atsegin goxoak. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 142. orr.

Ekintza ez nolanahiko hau egin eta gero, ondorengo urratsek betiko ohiturak errepikatu zituzten. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 147. orr.

Zinez, sakrifizio ez nolanahikoa zen hura niretzat une hartan. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 15. orr.

Laster erakutsi zituen bere dohain ez nolanahikoak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 50. orr.

Diru puska bat irabazi edo isun bat ordaindu, ez nolanahikoa batzuetan. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 48. orr.

3 nolanahi den [35 agerraldi, 13 liburu eta 5 artikulutan] nolanahi ere.
4 nolanahi ere (2164 agerraldi, 156 liburu eta 1034 artikulutan; orobat nolanahiere g.er.) aurreko esaldian adierazten dena gorabehera, eta hura osatuz, esaten denari laguntzen dion esapidea. ik dena 3; dena 4.
5 nolanahi ere den [26 agerraldi, 10 liburu eta 3 artikulutan] nolanahi ere.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus