Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

georgiar1 1 izond/iz Georgiakoa, Georgiari dagokiona; Georgiako herritarra.

Chevarnadze georgiar lehendakariaren alaba ttipi baten gozama. Herria   2003-08-07

Nino Kirtadze georgiarrak jaso du Urrezko FIPA. Berria - Kultura   2004-01-25

Txipkhaikhilidzev printze georgiarra, Petersburgeko funtzionarioa. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 241. orr.

Haren soldadu georgiar, kosako eta lesghiarrek. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 27. orr.

Bost artistez osatua da Urmuli georgiar taldea. Herria   2005-10-20

Haran hauetako eliza georgiar ugariak goitik behera aztertzen ibiltzen omen dira. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 68. orr.

Carston deituriko georgiar galanta. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 114. orr.

Osetiarren eta georgiarren arteko gatazka. Berria - Mundua   2004-08-13

Albo herrietan hartutako langileek, armeniarrak, turkoak eta georgiarrak ia denak, zazpi urtegi eraiki zituzten. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 110. orr.

2 georgiera.

Kantu gehienak euskaraz emanak dira, bainan badira ere georgiarrez, ketxuaz, kaskoinez, italianoz, errusoz eta abar... Herria   2003-08-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

georgiar eta (4); georgiar hil (4); soldadu georgiar (4); urmuli georgiar (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus