Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nolanahika (27 agerraldi, 13 liburu eta 9 artikulutan; orobat nola nahika 56 agerraldi, 4 liburu eta 46 artikulutan –denak Herriakoak-; Hiztegi Batuan nolanahika agertzen da) 1 adlag nolanahi, edozein moduz.

Ez nolanahika non-nahi eta nornahirekin ibiltzen diren itsusi horietarik. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 111. orr.

Mendiko suak beti izan dira bainan gisa hortako surik ez dela nun nahi, noiz nahi eta nola nahika eman behar. Herria   2001-02-15

Populua aldiz, ez da gizakien edozein batasun, nolanahika bildua, baina bai legezko kontratuz eta probetxuzko bateratzez elkartu den jendearen biltzarra. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 24. orr.

-Egiazki nolanahika gidatzen duzu! -epaitu zuen Ninak-. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 26. orr.

Mailek, nolanahika eta trabesean paratutako oholez baldar konponduak, otsoendako tranpak ematen dute. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 122. orr.

Poetak ez ditut maite, gerla zer den jakin gabe, beren olerkietan nolanahika aipatzen dutelako. Itxaro Borda   «Hiruko» - 139. orr.

Erriflearen puntarekin hautsa nola-nahika zapaltzen zuen, suge sotil higikorra aldi oroz huts eginez. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 30. orr.

Bistan da, ez da holako lasterkaldi bat nolanahika prestatzen. Herria   2003-10-23

Dena bunbuna untzi, balantza, xirio, burdinezko eta kartoinezko kutxa, mota guzietako puskak dotzenaka, iduriz nola nahika utziak. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 55. orr.

Ez dira beraz nolanahika emanak izan, baina lekuari begiratuz edo berdin nagusiaren ofizioari eta holako. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 20. orr.

Azkenean, salatu zidan bere barneko mina: arrats hartan ez zekiela non lo eginen zuen, sos guti zuela, zuen poxia ez nolanahika xahutu nahi. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 80. orr.

2 nolanahikako izlag

Frantsesa ez baita nolanahikako mintzaira: ez zuen arra-haurren bilakaera linguistiko handikapatua begiko. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 226. orr.

Lekuak husteko arrazoi bat bazuen, ez nolanahikakoa. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 125. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus