Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sasipe 1 iz sasiaren azpialdea.

Sasipe ilunak txaraz eta otez! Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 251. orr.

Sasipeko iluntasun hartan. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 110. orr.

Galizian ikasi du zelatan egoten, sasipean ibiltzen, joan-etorrien ordutegiak kalkulatzen, ibilbideak zehazten... basurde ehizan balego bezala. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 139. orr.

2 irud/hed

Luze gabe galdu ginen, erraten bai baina konprenitzen ez genituen hitzen sasipean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 103. orr.

Ez du eskurik doinu zuri neutro batetik haratagoko esanetan: hor ez da euskararik ahoraino iristen edo esan ezinkako kinkirrin baldar batean iristen da, erdara mordo baten sasipean kuxkurturik gainera. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 87. orr.

3 sasipeko izlag klandestinoa.

Ruhakana Rugundu da jazarle horien buruzagia eta bada ere beste sasipeko gudari bat besteak ez bazalakoa, Joseph Kony deitzen dena eta Museveni presidentaren kontra dena. Herria   2005-01-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus