Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nolatsu adlag gutxi gorabehera nola.

Hitzeman du bestalde erien asurantza kutxa arramoldatuko dela eta sei hilabete barne ezagunko dela hori nolatsu eginen den. Herria   2004-01-08

Horrek behartzen gaitu, hain zuzen, modu sinesgarri samarrean irudikatzera nolatsu joan den poliki-poliki eraikiz halako konplexutasuna. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 34. orr.

Erakutsi omen zion nolatsu egiten zen eta, baita liburu bat utzi ere. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 47. orr.

Hona zer asmatu zuen, eta nolatsu izan zen bien arteko elkarrizketa, euskarazko bertsio ez oso desberdinetarik bat aukeratzen dudalarik: [...]. I˝aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 269. orr.

Hona hemen nolatsu lerrokatu ziren: 39 bonba, bakoitzak 250 kilo, beste 260 bonba 50 kiloak eta 5472 bonba kilo batekoak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 146. orr.

Ez da, ez, batere sasoi txarra kurtsoaldia eta urtearen abiada nolatsu joan daitekeen aztertzeko. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 393. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus