Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

geraezin 1 izond geldiezina.

Idatzi ahala, barre geraezin batek hartzen zuen. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 46. orr.

Gainezka egiten ari den fenomeno geraezina da immigrazioarena. Berria - Euskal Herria   2004-08-26

Diru-ekonomia Japonian sartzeak... iraultza geldo baina geraezina eragin zuen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 26. orr.

Une horretatik aurrera gertakarien kateamendu geraezin eta krudela etorriko da. Berria - Kultura   2004-05-26

2 geraezinezko izlag ezin geratuzko.

Geraezinezko dardara etengabe batez mugitzen zitzaion hanka. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 206. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus