Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inbaditzaile [76 agerraldi, 17 liburu eta 14 artikulutan] 1 iz inbaditzen duen pertsona. ik inbasore.

Bidea libre zegoen inbaditzaileentzat. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 374. orr.

Atzerriratuak inbaditzaileekin elkartuko direla. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 46. orr.

Alta, inbaditzaileek kolaboratzaile-traidore parrasta bat ukan zuten Filipinetan. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 178. orr.

Negu gorrian, tatariar inbaditzaileak hirietan kantonatuko ziren. eta inbaditzaileek erraustutako alderdi haiek aukeran ez zeharkatu nahiago zuela. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 170. orr.

Irtish eta Obi ibaien beste aldera aldatu zituzten beren dendak, inbaditzaileen harrapaketetatik ihesi. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 176. orr.

Arabiar inbaditzaile musulman primitiboek. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 199. orr.

Inbaditzaile alienigenen istorio guztien iturburua. Berria - Kultura   2004-09-29

2 (hitz elkartuetan)

Bata zein bestea behartuta zeuden inbaditzaile osteen artetik pasatzen ahalegintzera. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 98. orr.

· 3 izond inbaditzen duena.

Handik zortzi urtera Jean Sobieskik 30.000 soldaduko armadarekin Viena askatu zuela turko inbaditzaileen atzaparretatik. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 63. orr.

Auzo hartan soldadu inbaditzaile bat hilik topatua zutela. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 105. orr.

Ivan Ogareffen soldadu osteak Feofarren tropekin bat egin eta armada inbaditzailea osaturik geldituko zela. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 260. orr.

Armada inbaditzailearen aurretik zihoazela. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 366. orr.

Kanpo-proletalgo inbaditzailearen gerra-taldeek askoz geldiago egingo zituzketen beren harraparitzak Erromatar Inperioaren azken aldian. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 35. orr.

Zertarako jan eta edan itzal inbaditzaile honen azpian? Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 94. orr.

Pagano izandako eskandinaviar barbaro inbaditzaileengan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 267. orr.

Baina badaude beste espezie inbaditzaile batzuk ikusten ez direnak. Berria - Gaiak   2006-01-15

Edozein proteina arrotz, hala nola mikrobio inbaditzaile bat. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 242. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus