Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gerakin iz zerbaitetik geratzen dena.

K.o. 1952. urterako zientzia eta erlijioaren arteko gerra honek hirurehun urte zeramatzan, eta eliz agintarien jarrera 1939ko martxoan Hitlerrek Txekoslovakiaren gerakina suntsitu zuenean Britainia Handi eta Frantziako gobernuek izandako bertsua izan zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 117. orr.

Alexandro-aurreko helenismoaren bi lehiakideak senide zen Gizarte Siriakoa eta garaiz lehen suntsituriko Gizarte Hititaren gerakin fosildua ziren, azken honek Taurus-ko gotorlekuan iraun zuelarik bizirik. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 234. orr.

Hunoak ezohiko basatasunezko barbaroak izan arren, eta haien agintea Erromatar Inperioko europar limes-ean iragankorra izan arren, hiru senidetze-kasu ohargarriren berri gorde da pasadizo labur honen garaiko kontaketen gerakin zatikatuen artean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 146. orr.

Nahiz eta sortu izan ditugun [...] Atila neobarbaroak, zibilizazio galbideratuen arnegatuak, Hitler eta bera bezalakoen forman, mundu-mailako gure sistemak ez die zertan beldur izan mugaz harantzagoko barbaro benetakoen gerakin errukarriei. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus