Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

patxadatsu 1 izond patxadazkoa, patxadaz betea. (pertsonez)

Gizon patxadatsua zen, inoiz ez zen urduri jartzen, eta gauza bera esaten zuen beti horrelako egoeretan: "Badakigu zer gertatzen den gobernadore militarrekin!". Andersenen ipuinak irakurriko ditiat jatorrizko hizkuntzan, eskandinaviar patxadatsua bilakatuko nauk, lasaia, txori gehiegirik ez duena buruan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 287. orr.

Gu patxadatsuak gara; oraindik denbora daukazu pentsatzeko. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 85. orr.

Erizain tituluduna zen Wilmarth andereñoa, miragarriro trebea, ziurra, eta patxadatsua eta nekaezina. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 195. orr.

Elio jeneral patxadatsua iritsi zain ostatatu gara bertan, nola-hala. Txillardegi   «Putzu» - 144. orr.

Urka-bilurren ezkerraldera, oholtzaren albo batean, gizon patxadatsu bat zegoen, ahoan zeukan buztinezko pipari xurga eta xurga. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 25. orr.

2 (gauzez)

Ttipiren izaera patxadatsu eta lasaiak, haren manera eztiek, gure orduko zakarkeriatik hain urrun beti, bide zabala uzten zieten konfidentziei. Begitarte gozoa zuen eta patxadatsua, fidatzeko modukoa. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 91. orr.

Bai, Tibor zen, haren ahots isil eta patxadatsua. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 30. orr.

Limurkeriaz jolasten zen lozorro patxadatsura erretiratzeko burutazioarekin. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 169. orr.

Itxura patxadatsuaren justu aurkakoa zuen hitz egiteko modua: larderiatsua, piperra. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 131. orr.

Ardoak garraztu zuen gure aitaren erretiro patxadatsua, eta familiako negozioa erreka jotzeko kinka larrian ezarri. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 32. orr.

Haien edertasun patxadatsu pitagoratarra betidanik miretsi nuen arren, etsai bilakatu zitzaizkidan zenbakiak. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 66. orr.

Argien distira patxadatsuari erreparatu zion. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 39. orr.

3 (adizlagun gisa)

Borreroa patxadatsu hurbildu zitzaion emakumeari. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 27. orr.

Geratzen zitzaizkion urteak lehorrean baina badaezpada ere itsasotik ez urruti, lasai eta patxadatsu bizitzeko asmo sendo aldaezinaz. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 111. orr.

Hurrengo, Charliek hitz egin du, ahots goraz eta patxadatsu. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 178. orr.

Geldi dago amamaren sofa ondoan jarrita, eta beti-bateko aurpegiz entzuten ditu haren kexuak, patxadatsu. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 29. orr.

Segidan, patxadatsu mintzatu zitzaion: [...]. eztarria garbitu, ahoa ezpain-zapiaz pasa eta, Rekexori aurpegira begiratuz, galdetu zion patxadatsu: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 167. orr.

Hurrengo orduetan berriketan jardun genuen patxadatsu, egoera hura ondo aztertu eta ulertu nahian. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 127. orr.

Fusilatze-pelotoia zutik izango du, patxadatsu, zain. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 190. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizon patxadatsua zen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus