Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gerarazi, geraraz, gerarazten 1 du ad geratzera behartu. (higitzen ari dena)

Makilak jaso genituen autobusa gerarazteko. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 161. orr.

Motorra gerarazi nuen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 183. orr.

Banekien besteen aurrean geraraziko ninduela eta esango zidala "azkar etxeratu tea hartzera". Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 86. orr.

"Iso" xuxurlatu batez gerarazi zuen osabak animalia. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 17. orr.

Altzairuzkoa dik azala liburuak eta hark gerarazi zioan bala! Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 135. orr.

2 (bestelakoetan)

Baina eskandalua gerarazi nahi baduzu, ez al zenuke zeure alde egin behar? Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 118. orr.

Halaxe geraraz daiteke likore baten hartzidura ere, beste baten tanta bakar batez.   - 252. orr.

Baina ezin izan zuen gizarte-aldaketaren bidea gerarazi Japoniar Inperio bakartuaren barruan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 25. orr.

AEBetako gerra hegazkinen erasoak gerarazteko urratsak egin ditzala. Berria - Mundua   2004-10-22

3 (era burutua izenondo gisa)

Buruzagiak kutsatuta gerta daitezke jarraitzaileen mekanikotasunaz, eta emaitza zibilizazio gerarazia izango da. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 432. orr.

Gizarte gerarazi hauek erle eta inurrien sozietateen antza dute, bere horretan geldi egon direlarik giza bizitza lurrean agertzen hasi aurretik. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 427. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat gerarazi (4); gerarazi ahal (4); gerarazi ahal izan (3); gerarazi behar (3); gerarazi du (3); gerarazi egin (10); gerarazi eta (8); gerarazi nahi (7); gerarazi nuen (3); gerarazi zuen (13); gerarazi zuten (6); hura gerarazi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus