Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oniriko izond ametsetakoa, ametsetikakoa.

Argazkietan, zinean eta telebistan hainbeste aldiz ikusitakoa, benetan so eginik, ia onirikoa, ia irreala irudituko zaizu. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 230. orr.

Ezinezkoa da amesgaizto batek uzten dizkigun gogo-abaildura zein irudien jatorria elementu oniriko soilekin adieraztea. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 119. orr.

Lekuona [...] Euskal Herriko lehenengo artista plastiko surrealista izan zen, koadro oniriko, argazki futurista eta collage harrigarrien egilea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 51. orr.

Jendetasunaren gaia gogo-bihotzean berebaitako mundu onirikoa gauzatzera saiatzen da. Herria   2004-05-06

Daliren estetika onirikoaren jarraitzaileen artea Nikolas Lekuona ordiziarra egon zen. Berria - Kultura   2004-11-11

Zahar nahiz gazte, ezagun nahiz ezezagun, liriko edo oniriko nahiz ironiko edo sarkastiko, era guztietako poetei zabaltzen die atea urtero Hatsaren Poesia olerki bilduma-k. Berria - Kultura   2006-04-11

Gregory Corso, 'beat' belaunaldiko poeta onirikoa, duela bost urte hil zen. Berria - Kultura   2006-01-17

Diskurtso koherente baten bidez adieraztea irudi oniriko bat begitantzen zitzaidana. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 76. orr.

Neuri, ordea, munduaren existentzia egiten zait harrigarri; misterio hutsa baita; eta, misterioaren inguruan, ez zaizkit ametsa eta irudimena baizik geratzen; eta poesia eta errealitate onirikoa, azken finean. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 237. orr.

Bere obren alderdi onirikoak erakusten du surrealismoaren aitzindari izan zela. Berria - Kultura   2006-03-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus