Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nahaskeria iz nahaste gaitzesgarria; bazterrak nahastea.

Ezkontzen ez bazen, Andresek bazuen amore ematea, eta herriko galduekin Urliaren edo Berendiarenera joan, bizimodu lizuneko emakumeak Erdi Aroko burdeletan bezala bizi ziren bi kale haietara; baina nahaskeria hori mingarria zen bere harrotasunarentzat. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 232. orr.

Nahaskerian dabiltza zenbait jende gazte. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 76. orr.

Beharko dituzte oraino zaintzaleak, beti gehiago, nahaskeriarik gabe joan diten irakiarren boz horiek. Herria   2004-10-14

Hil egingo naiz zure lur-sailak behar bezala gobernatzen ez badituzu eta nahaskeria eta txirotasuna nagusitzen direla ikusten badut. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 458. orr.

Iraultzak ekarri politika aldakuntzetaz eta nahaskerietaz baliatu ziren Aldudarrak jakinarazteko nahi zutela Baigorri lurraldeari uko egin eta beren independentzia hartu. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 67. orr.

Aroa baizik ez balitz hoin nahasia! bainan bada zorigaitzez beste nahaskeriarik uda huntan! sukarra emaiten duten nahaskeria pisu horietarik ere ba berdin... Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 26. orr.

Lehen bezala, hango nahaskeria lardatsak nonahi erakusten zuen bere irudi zantarra. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 478. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus