Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inbasio 1 iz inbaditzea.

Normandiarren inbasioek. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 202. orr.

Erdi Aroko sarrazenoen inbasioaz geroztik. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 140. orr.

Non egon zarete azken 37 egunotan, israeldarren inbasiopean ginelarik? Berria - Mundua   2004-08-06

Georgiaren inbasio baten beldur, defentsa neurriak zorroztu dituzte Adjarian. Berria - Mundua   2004-05-06

Iraken inbasioa prestatzeko plazaraturiko informazioaren inguruan ikerketa independentea abiatzea. Berria - Mundua   2004-01-31

Izan ere, zurrumurrua zebilen ahoz aho herri kirgizak altxatu ote ziren eta tatariarrek inbasioari ekin ote zioten. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 66. orr.

Nik uste inbasio bat antolatzeko amorratzen daudela. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 119. orr.

Errusiaren ekialdeko mugan zurrumurrua zebilen hara eta hona matxinada eta inbasioa etengabe hedatzen ari zirela bazterrik bazter. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 118. orr.

Soldadu errusiarren osteak, berriz, urruti zeuden [...] eta ezin zioten inbasioari aurre egin. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 177. orr.

Oinez joan behar, jakirik gabe, inbasioak errausturiko lurralde batean zehar. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 239. orr.

Ez zirudien inbasioa berehalako batean geldiaraz zitekeenik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 341. orr.

Inbasioaren mehatxua hurbiltzerakoan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 220. orr.

Inbasioaren lehen fasea. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 28. orr.

Inbasioa legezkoa izan zen argitzea eskatu diote Hagari. Berria - Mundua   2004-03-03

Lurraren inbasioa kontatzen da bertan, zorri izurrite baten inbasioa hain zuzen ere. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 239. orr.

2 (izenlagunekin)

Justinianoren erreinuaren ondoren lonbardiar, eslaviar eta arabiar inbasioen uholdea etorri zen laster. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 67. orr.

Alemaniar inbasioak Belgikan harrapatu du Lehendakaria. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 173. orr.

Nikaraguako iraultza sandinista, Afganistango sobietar inbasioa. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 157. orr.

Sekulako inbasioa egin zuten gure lurraldeetan. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 99. orr.

3 hed/irud

Odolean dauden globuluetariko batzuk dira germenen inbasioen aurka gorputzak duen babes-mekanismo nagusia. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 155. orr.

Izan ere, burmuinak ezin dio inbasio neurokimiko horri luzaroan eutsi. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 271. orr.

Proteina arrotza gorputzaren barnean agertzen denean baino ez da aktibatzen inbasioaren aurkako defentsa. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 208. orr.

Pentsamendu ilustratu-jakobino modernoaren inbasioaren aurka. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 51. orr.

Hugo baitan badago jada landaren landatasun defentsa bat, naturaltasunaren defentsa bezala, hiriaren eta modaren inbasioen aurka, modernizazio perbertitzailearen aurka hain zuzen. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 24. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Inbasio indarren agintari gorena. Berria - Mundua   2004-07-01

Nola da posible inbasio tropek erresistentziak baino askoz zibil gehiago hil izana albistegietan agertzen diren hildako guztiak hauen biktima badira? Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 203. orr.

1961ean Playa Gironen (Bahia Cochinos) Gobernu iraultzailearen kontrako inbasio saioan. Berria - Mundua   2004-05-23

Inbasio mota bakoitzak berariazko antigorputza sortzen du. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 162. orr.

Ez zekarren basamortuaren usainik, ezta mairuen inbasio-mehatxurik ere. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 225. orr.

Latinak [...] jasandako aldaketa nabarmenenak, hain zuzen inbasio garaietan gertatu zirela. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 189. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Agian garrantzitsua izango zen XIX. mendean eta hogeigarrenaren hasieran, mugek zerbait egiten zutenean, eta kultur inbasio bat geldiarazteko gai zirenean. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 104. orr.

Suspertu nintzenean gertatu zen piraña inbasio hura. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus