Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nominal 1 izond izenarena, izenari dagokiona; izenez baino ez dena.

Jende buruargi eta kezkatsuaren kredo nominal izateko adina iraun du [kristautasunak], jadanik ahoz ere ez daudelarik haren idealen zerbitzura. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 467. orr.

Arafatek bortizkeria deusezteko babes «nominala eta partziala» soilik ematen duela gaineratu zuen. Berria - Mundua   2004-07-15

Handik aurrerako guztiak, presidente nominalak, AEBak bilakatzear ziren elkarte anonimoko akziodun nagusien ordezkari hutsak izango zirela esan zen. Berria - Mundua   2004-10-23

Gipuzkoako Lurralde Batzarrak baino ezin dionez kargua kendu, GBB berria aukeratzeko barne prozesua egin arte kargu nominalarekin jarraitzekotan da. Berria - Euskal Herria   2004-01-29

2 izena aipatuz egiten dena.

Leopoldo Barredak atzo azaldu zuen gaurko bilkuraren hasieran Atutxari eskatuko diotela bozketa nominala (legebiltzarkide bakoitza banan-banan deituz egiten den bozketa) erabiltzeko Jaurlaritzaren proposamena bozkatzerakoan. Berria - Euskal Herria   2004-12-30

3 (gramatikan)

Miaketa hau nahikoa da zehazteko zer gramatika-egitura motatakoa den aipatutako esaldia (baiezko esaldia, iraganekoa, subjektu nominala daroana, etab.). Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 112. orr.

4 ekonomian, balioaz eta kidekoez mintzatuz, idatzia dagoena.

Txanpon horrek bi eta hiru gramo artean pisatzen ditu eta bere ekoizpen kostuak balio nominala gainditzen du. Berria - Ekonomia   2004-09-01

Prezioa balio nominalaren bikoitza izateak hautsak harrotu zituen. Berria - Kirola   2006-02-28

Guztira, ordaindu gabeko 193.000 milioi dolarreko banku-kredituen zenbatekoan, 35.000 milioi dolarretan jaitsi zen herrialde hauen zorraren balio nominala. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 155. orr.

3.000 euroko balio nominala izango dute zor agiriek. Berria - Ekonomia   2004-04-17

Merkatuak balio nominalaz behetiko prezioa ematen zien kredituei [...] eta herrialde zordunek bazuten beren zorren baliogabetzea eskatzea. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 154. orr.

Bateratze baldintzek ekonomia eta diru Batasunean parte hartuko zuten ekonomia desberdinen bateratze nominala lortzea zuten helburu, alegia, adierazle jakin batzuei buruzkoa. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 193. orr.

Atzeraldiko faseetan langabeziak gora egiten duenean, soldata nominaletan islatzen da gorakada hori. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 150. orr.

Baldin aldagai nominalak (prezioak eta soldatak) truke-tasen bariazioari berehala egokitzen ez bazaizkio, [...] bigundu egingo da krisiaren lehen efektu atzeragarria. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus