Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nominalismo iz unibertsalak objektiboki existitzen ez direla eta izenak baino ez direla dioen doktrina filosofikoa.

Ea natura komun horrek osatzen ote duen izate bakoitzaren muina bere komuntasunean (errealismoa); ala, izakiak erabat singularrak izanik, horiek multzoka izendatu ahal izateko baliabide hutsak ez ote diren zorioneko unibertsal horiek (nominalismoa). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 62. orr.

Hori muturreko nominalismoa litzateke, eta horren justifikazioa honelako hau izan daiteke: indibiduoen arteko desberdintasunak txikiak izateak ez du argitzen sailkapenak nola egin behar diren. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 290. orr.

Eskolastikaren nominalismoari muzin eginez, materialismo naturalistaren zein eraikuntza kognitiboaren alde agertu zen hastapenetik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 315. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus