Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gerezi 1 iz gereziondoaren fruitua.

Gerezi gozoak gorriak dira/eta garratzak horiskak. Bidearen bazterrean gereziak onduxeak dira. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 150. orr.

Urtero, gerezi beltz lodi-lodiak ematen zituen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 77. orr.

Gereziak jaten etortzen zen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 190. orr.

Gerezi baten hezurra eztarrian trabatu izan balitzait bezalaxe sentitu naiz. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 311. orr.

Auzoko gereziak lapurtzen. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 219. orr.

Gereziak jateko sasoia iritsi da / Baina ez da gerezirik inon ikusten. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 39. orr.

Bi saski bete gereziri hezurrak kendu behar izan genien bulegorako. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 39. orr.

Eskutada bat gerezi. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 265. orr.

Kilo bat gerezi jaso nituen bulegoan. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 179. orr.

Beltzak zituen begiak, bi gerezi ilun eta mingots, ikusitakoa airez aire aireari lotzen ziotenak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 232. orr.

Kultura ez da bixkotxaren gaineko gerezia. Berria - Kultura   2004-03-31

Gerezia bixkotxaren gainean. Herria   2005-02-10

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Adar mutur batzuk hautsi eta beren gerezi mordoekin botatzen nizkien goitik. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 219. orr.

Poltsikotik gerezi ale parea atera zuen. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 76. orr.

Gerezi sasoian gaudenez gero. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 40. orr.

Gerezi denbora ia bertan mizpira ustelena bihurtu zitzaigula. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 54. orr.

Gerezi hexurra falta! Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 218. orr.

Antoniok mingaina atera zuen nire ahotik, eta gerezi-txortenak bi korapilo zituela erakutsi zidan. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 78. orr.

Ator xuriaren kolkoa gerezi mantxaz moretua genuela. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 219. orr.

Almendra lehorrak, gerezi-konpota. 10287

Gerezi-tartak, arbendol opil kurruskatsuak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 242. orr.

Gerezi konfitura ontzian deblauki sartuz. Itxaro Borda   «%100 basque» - 44. orr.

Gerezi ardoa egiteko. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 78. orr.

Gerezi koloreko xal bat. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 261. orr.

Tresnaren zurak distira egin zuen eta da Ruari harritu zitzaion azalera atera zitzaion gerezi-kolorea; ez gutxiago, gelan barrena zabaldu zen gerezi usaina. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 57. orr.

Ontsa iragan da igandean gerezi bestako eguna. Herria   2004-06-10

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Goiz-gereziak gustatzen zitzaizkion. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 190. orr.

4 gereziondoa.

Gerezitik eroriz geroz ez zuen hitz bat erran. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 152. orr.

Gerezi-loreetara abiatu zen. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 161. orr.

Tximinia piztuta zegoen, gerezi egurra erretzen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 73. orr.

Kajoiz betetako gerezizko altzari baten gainean. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 28. orr.

Ez zeukan tinta-usainik, ezta gerezi-erretxinaren eta haritz-azalaren usainik ere. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 23. orr.

5 gerezi-kolore izond

Artilezko kapela beltza buruan, amila bat gerezi-kolorea. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 46. orr.

Biolin gerezi-koloreak, biolin gerezi-usainekoak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 98. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus