Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marikoikeria 1 iz adkor marikoiari dagokion egintza, gaitzesgarritzat markatua. ik maritxukeria.

Notablea nuen matematikan, berari benetan inporta zitzaiona, zeren gainerako ikasgaiak jesuiten marikoikeriak omen ziren, espedientea betetzekoak. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 138. orr.

Utz marikoikeriak eta goazemak ohatzera! -Klarak aspaldi atzendurik zuen bulegari prestuari dagokion hizkera gisakoa. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 255. orr.

Ea zer ziren marikoikeria frantses horiek. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 51. orr.

Gero tabernaz taberna doaz, poteatzera eta marikoikeriatan ibiltzera, maritxuak dira baina gizon-gizonak. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 45. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bi gizon larrua jotzen ari badira emakume batekin biak batera, marikoikeria punttu bat badago horretan. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 130. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus