Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

onkologia 1 iz medikuntzaren adarra, tumoreak aztertzen dituena.

Oinarrizkoak dira, ordea, errehabilitazioko, hemodialisiko eta onkologiako gaixoentzako zerbitzuak. Berria - Ekonomia   2004-11-03

EHUko medikuntza ikasleek Andrew Koff onkologian aditua entzun ahal izan zuten atzo, Leioako kanpusean. Berria - Gaiak   2004-11-30

Onkologiari eskainitako C pabiloia ere zaharberritu egingo du. Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Gurutzetako Ospitaleko Onkologia Pediatrikoko Unitatean batez beste 30 ume izaten dituzte egunez. Berria - Harian   2006-02-15

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik onkologiko.

Onkologia zentrorik ez eraikitzea erabaki zuen Nafarroako Gobernuak. Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Haien asmoa onkologia zerbitzua eremu pribatuaren esku uztea dela azpimarratu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Ikerketa-zentroetan eta ospitaleetako onkologia sailetan. Berria - Gaiak   2004-11-26

Immunologia eta onkologia departamentuko arduraduna. Berria - Gaiak   2004-08-18

Onkologia pabiloi berria Nafarroako Ospitalean. Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Hazkunde handiagoa izan dute onkologia kontsultek (%32) eta birgaitze kontsultek (%27). Berria - Euskal Herria   2006-03-26

Rosa Alas Brun, Izabako Oinarrizko Arretarako medikua, Eduard Rodriguez-Farre [...] eta Josep Ferris Tortajada La Fe-ko (Valentzia) onkologia-pediatra izango dira. Berria - Euskal Herria   2004-10-20

3 erietxe batean, onkologia zerbitzuen barrutia.

Irakurri berri zuen korridorearen sarrerako atearen gaineko errotulua, Onkologia, eta modu batean baino ezingo zukeen azaldu hark sentiarazi ziona. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 150. orr.

Bitxia da Onkologiako itxarongelako eserlekuen antolamendua. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 167. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haur Onkologikoak Laguntzeko Elkartearekin bat egin genuen orduan, eta Iruñera etortzea erabaki genuen. Berria - Harian   2006-02-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus