Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

geriza 1 iz babesa.

Baina funtsean, familia baten maitasuna eta geriza gutiziatzen zituen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 16. orr.

Etxolara etorri zen, geriza eske, beste toki bat aurkitu artean. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 224. orr.

Etsaiek ilunpearen geriza baliatu zuketen mendian haratago ihes joateko. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 237. orr.

Noiztenka, besterik ezinean, zeru-betean pausatzen zen, izarrak geriza eta ilargia beilari. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 37. orr.

Artzainak bazekien hobe zuela arroila sakon baten gerizan geratzea. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 37. orr.

Ezpainek ezpainen bahiak xerkatzen eta atzematen zituzten, intziri, irri eta so geldoen gerizan. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 100. orr.

Tasmaniako otsoaren pareko sentitzen nintzen: legezko geriza helduko zitzaidanerako aspaldian hila eta desagertua nintzatekeen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 208. orr.

Egunaren indarrak harpe baten gerizara bultzatu ninduen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 119. orr.

Barthélémy Aguerre kontseilariak aise ardietsi du departamenduko gehiengoaren geriza. Herria   2001-03-08

Geriza sozialeko lau erakundek, prentsarekin kafea partekatuz markatu nahi izan dute seguritate sozialaren hirurogeigarren urtemuga Baionan. Herria   2005-11-03

2 gerizatokia.

Beinat bat-batean gerizara itzuli zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 254. orr.

Ez ziren geriza ofizialetan aterpetzera atrebitu. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 308. orr.

Lasterka tipian zoazte, gerizaz geriza. Xabier Montoia   «Elektrika» - 109. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa))

Ez dute gehiago beren geriza lana egiten. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 30. orr.

Uhain alimale batek zilo haundi bat eginik geriza-ezpondan urpean ezarri dituela karrika guziak. Herria   2005-09-08

ONU-ko geriza kontseiluan. Herria   2003-02-13

ONU-ko Geriza Kontseiluak onartu du Estatu Batuek Irakiarentzat galdegiten zakotena. Herria   2002-11-14

Saddam Hussein-ek onartu du Geriza Kontseiluaren erabakia. Herria   2002-11-21

Ez zuhaitz berri geriza-emailerik egongo denik sinesteko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 145. orr.

"Adour" geriza untziaren estreinaldia. Herria   2003-03-17

Zoin aise bazterrerat uzten den delako geriza-legea, ingurumenaz eta jendeaz aski axolatu gabe... Herria   2005-07-21

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez dio erantzuten, haize-gerizako garbigailuei begira dago. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 30. orr.

Biseradunak eskua burura eraman eta biseraren begi-geriza erdi jasotzen. du, diosala moduan. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 154. orr.

Eritasun geriza unibertsalaren (CMU) barne ekarriak dira hemen gaindi bost mila lagun. Herria   2004-05-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus