Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pausatu, pausa, pausatzen 1 da ad atseden hartu.

Jaiki, lan egin, jan, pausatu, emaztearekin bekoz beko afaldu isilik telebistari begira eta loak har, bi neuroleptiko irentsi ondoan: bizia deitzen zena, hots. Itxaro Borda   «%100 basque» - 143. orr.

Garalda sendiko alaba gehienak, etxean ez naizen garaia baliatuko du zinez lo egiteko eta pausatzeko. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 56. orr.

Nola etzanik lasai pausatu, bizkar osoa dena zauri delarik? Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 119. orr.

Alimaleko aterpea hemen, baina zigilua aski zait, hotelean behar baitut serioski eta gostuan pausatu. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 89. orr.

Hi, Marko, orain haiz Indietako erresuma urrunetarik heldua eta ez duk pausatzeko astirik ere ukanen, Argonen embaxadoreek hi nahi baihaute gidari, toki haietaz duan ezagutzarengatik. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 37. orr.

–Eskukaldi baten emaitera, haatik, ez pausatzera! Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 75. orr.

2 jarri, kokatu.

Itzalpean pausatu gara eta seko lokartu dira bi holandesak. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 174. orr.

Harri metatuz osatu jargian pausatu zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 31. orr.

Ellenek kapela kendu zuen eta dardarka pausatu zen esmalteztutako aulki txiki baten gainean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 367. orr.

Adiskidearen senarrak hurbildu zidan aulkian pausatu nintzen, ekaitzaren menetik gerizatua bezala, animaleko labana zorrotza esku batean eta gasna laurdena bestean, Nafarroako azken erregina exiliatua bainintzen! Itxaro Borda   «%100 basque» - 218. orr.

Gutun, postale, irudi, botila, zaku, udare, denetarik bada, nahasmendu baketsu batean, gauzak, jin arau, berak pausatu balira bezala. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 190. orr.

Haren begi urdinak nireetan pausatu ziren. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 258. orr.

Zure begirada aurrena non pausatu, haraxe joanen naiz. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 38. orr.

Ikusmena edo gogamena ez daitezela bekatuzko delizietan pausatu. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 382. orr.

Argia atrilean pausatzen da azkenik. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 62. orr.

· Bere begiak puntu marroi hartan pausatu ziren, Ramsay jaunaren belauntzian. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 189. orr.

3 (airean dabilena)

Loreetariko bat, soldadu baten tunikan pausatu zen, eta hantxe itsatsita geratu. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 95. orr.

Konturatu ziren Jasperek eskopetaz uxatutako zozo saldoa makalen gailurretan pausatu zela. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 31. orr.

Zikoina dagoeneko oso nekaturik sentitzen da eta laster bere habian pausatu da, bertan hartu du atseden. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 90. orr.

Anartean [...] belea pausatu da pagoaren ageriko bi erro, bi zainen artean etzana dagoen goroldiaren gainean. Erleek uste dute euria ari dela eta beldurtu egiten dira eta edonon pausatu. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 8. orr.

Txoriak hegan egin, eta beste sastraka batzuetan pausatu zen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 141. orr.

Ondoren, isiltasuna usoak teilatuetan bezala pausatu zen. Jon Maia   «Riomundo» - 69. orr.

Eulia lurrean pausatu zenean, Matiasek oin-zola gainean jarri eta ez zuen euliak zirkinik ere egin. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 59. orr.

Hiritik ordubetera oinez, zeppelina pausatu zen toki berean, zalditegi bat zegoen hainbat moxal eta zaldirekin. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 81. orr.

Aireko hori Francfort hirian pausatu da. Herria   2001-02-08

OVNI bat pausatu da Ahartzako lepoan. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 206. orr.

· Geroztik, jendea ilargian pausatu da, komunikabideak zientzia fikzioaren heinera heldu dira, armak gero eta indartsuagoak dira. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 82. orr.

4 ipar hil.

Martin Ugalde ohorezko euskaltzaina pausatu da Hondarribian. Herria   2004-10-07

Amona Engrazia eztiki pausatu zen, goiz batez, intziri bat gabe, sufritu gabe. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 239. orr.

Emeki emeki pausatu eta itzali zen, bonbil bat champagne edan ondoren eta tziganen musika entzuten ari zen bitartean. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 26. orr.

Aste huntan ehortzi dugu Georges Suraud, 71 urtetan pausatu dena. Herria   2001-10-25

Xaharretxean pausatu da 76 urtetan, horrat erretiratua baitzen duela bi urte hurbil osagarria makurturik. Herria   2003-01-09

Arnaud Etchelecu Berhoko nagusi xaharra pausatu da 87 urtetan. Herria   2005-03-24

Aita Saindua: pausatu da joan den larunbatean, maiatzean beteko zituelarik 85 urte. Herria   2005-04-07

Ortzegun huntan, uztailak 26, egunez egun hogoi urte Baionako ospitalean pausatu zela Etienne Salaberry heletar apez kartsu eta jakintsuna. Herria   2001-07-26

· Eguna pausatzera zihoan eta, egun osoan jasan bero sapa arintzen zuen haize goxo bat altxatu zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 139. orr.

5 galderez mintzatuz, egin.

Baina Kattalinek Gérard-engana du begiratzen, Sophie-k galdera pausatu duelarik ihes egitera utzi duen begitarte nardatuaz ohartu baita. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 126. orr.

Isiltasuna hautsi beharrez, eta barneko harra ito nahiz, galdera pausatzen hasten da. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 47. orr.

–Koxkortzen hasi nintzelarik eta garai hartan gerla bat gertatu zela ulertu nuelarik galdera pausa eta pausa hasi nintzaion. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 57. orr.

· 6 du ad jarri, ipini.

Senarrak maitekiro pausatu zion besoa, eta "tira, tira!", xuxurlatu zion sailean. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 73. orr.

Loaren atarian, neskaren altzoan pausatu zuen burua. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 131. orr.

Burua lepoaren kontra pausatzen du. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 170. orr.

Bizkar gainean pausatu zidan eskua. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 123. orr.

Azkenean hatz erakuslea pausatu zuen nire ezpainetan. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 181. orr.

Esku bat pausatzen du Lucyren sorbaldan, babestu nahian bezala. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 205. orr.

Eskua telefonoaren gainean pausatu zuen, itxaron egin zuen oraindik ere. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 124. orr.

Eskuak dolcemente pausatu ditu teklatu gainean, koadrozko manta belaunen gainean pausatzen duenean egiten duen moduan. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 59. orr.

Esku iharrak ere jaso ditu eta, erruki keinu batez, salmahaian pausatu ditu atzera. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 24. orr.

Baten batek mapa bat aterako du, eztabaida erdian, eta hatz puntak mapan pausatu eta Victor Hugo uhartea aipatuko da, eta Pendleton badia. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 264. orr.

Lehenbiziko aldiz Indian oina pausatzen duzunean, bi gauzok harrituko zaituzte: usainak eta jendeak. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 11. orr.

Jira eta biraka hasten ziren, oinak non pausa eta soina nola eraman ez zekitela. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 285. orr.

Aspaldian lez, ospitalean zitaldurik ibilia nintzen denbora guztian, ipurdia inon pausatu ezinda. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 78. orr.

Zakua pausatu ondoan eta auzapezak gomitaturik banoa bulegora. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 32. orr.

Ihes egin aurretik, neskaren kopeta hotzean musu bat pausatu zuen gizonak. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 70. orr.

Musu arina pausatu zion ezpainetan, eztabaida giltzatuz. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 140. orr.

Jaureneak haurra emaginari utzi omen zion, eliza atarian pausa zezan manatuz... Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 25. orr.

Goizeko bederatziak: trenak, Lugora segitu aitzin, Sarrian pausatu nau. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 213. orr.

Frantzian, egun guzietako harremanentzat baliatzen den konduan pausatu diruarentzat bankoek ez dute den gutieneko intresik pagatzen... Herria   2004-10-14

7 irud/hed

Mutilak neskaren begiei so egiteari utzi zion eta hautsontzi batean pausatu zuen begirada, zigarreta-mutur ziztrin bati adi-adi. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 103. orr.

Etxerako bidean, kaioen egonleku zen badia txiki estu batean pausatu zituzten begiak. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 47. orr.

8 (telefonoaz mintzatuz)

Agurtu eta, telefonoa berriz pausatu zuen. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 184. orr.

Telefonoa pausatu zuenean, eskuak igurtzi zituen galtzetan, izerditan balitu bezala. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 148. orr.

Deitu egin nion barka eskatzeko, baina pausatu egin zidan telefonoa. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 134. orr.

9 (era burutua izenondo gisa)

Hildako pausatu eta lasaia zen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 163. orr.

Ikusi nuenean, lokarriak eta oihalak bildurik, urrun-urrunetik eskua dantzatzen zidala, poz pausatuago batek hartu ninduen. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 208. orr.

Begirada pausatu bat luzatu zuen gizonaren aurpegian, begi-ninien dardara irakurri nahiko balio bezala; “baina hori ezinezkoa da”, pentsatu zuen gizonak, berak ez baitzuen barrenik. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 150. orr.

Bai, horixe zen azken funtsean nire bidaia Lauaxetaren esanetan ganorabakoa: azken begirada pausatu bat bizitzan zehar maite izan nuenari. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 149. orr.

Kattalinek bere ikasleak begitarte ezti eta pausatu batekin agurtzen ditu eta, aldi berean, ez die kasu handirik egiten. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 34. orr.

Mathilderen ahots pausatuak atera zuen gogoetatik: [...]. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 179. orr.

Eskuetan, eta hitz egiteko modu pausatuan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 13. orr.

Bere hizketa modu pausatu jariakorra eta kontakizun gihartsu haren oihartzunak oraindik bisitari etortzen zaizkit akordura batzuetan. Jokin Urain   «Errotarria» - 130. orr.

Laster ikusi dut margolanak begiratzeko zure manera pausatuak ez duela deus kazetariek ohi duten arinkeriatik. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 215. orr.

Gelan zehar hasi zen pasieran, eskuak bizkar atzean helduta eta ibilera pausatuan. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 190. orr.

Txakurrak paseatzera etortzen diren andreak, beltzez jantziak, arkupeen azpian ibiltzen dira urrats pausatuz, pareten ondotik. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 64. orr.

Ez dugu bizitzaren erritmo pausatuan idatzi, momentuko beharraren arabera baizik. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 11. orr.

Maruja ere ez dago geldi, baina erritmo sekretu pausatuagoan ari da, zalapartatik at bezala. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 54. orr.

Nebaren arnasa gero eta pausatuagoak loa gertu zuela adierazi zionean, gelatik irten zen Elizabeth, liburua besapean. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 74. orr.

Gaztaroari ez baitoakio gutxiago bere kirol jantzi alai-arin eta ezaxola, adin pausatuari arropa ilun dotorea baino, zentzu eta seriotasunaren adierazgarri. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 241. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

altzoan pausatu (3); anderea pausatu (3)

baloia pausatu (5); baloia pausatu zuen (3); begirada pausatu (4); besoan pausatu (4); bilana pausatu (6); bilana pausatu du (4); bizkarrean pausatu (4); boligrafoa pausatu (3); bularrean pausatu (8); bularrean pausatu zuen (3); burua pausatu zuen (3); buruan pausatu (5)

emeki pausatu (4); esku bat pausatu (4); eskua pausatu (3); etxean pausatu da (4); etxekanderea pausatu (3)

gainean pausatu zen (9); gainean pausatu zidan (3); gainean pausatu zuen (14); galdera pausatu (15); galderak pausatu (3); gauan pausatu da (3)

hagapean pausatu (3); han pausatu (10); han pausatu da (7)

lurrean pausatu (14)

mahai gainean pausatu (5); marraz bestalde pausatu (6); musu bat pausatu (5)

non pausatu (5); nonbait pausatu (3); ohean pausatu (3); ondoan pausatu (5); ondotik pausatu da (3); parean pausatu (3)

pausatu aitzin (3); pausatu arte (3); pausatu baloia (3); pausatu da (215); pausatu da larrazkenan (3); pausatu da laster (3); pausatu du (13); pausatu ondoan (7); pausatu orduko (7); pausatu zen (52); pausatu zituen begiak (4); pausatu zuen (107); pausatu zuen baloia (19); pausatu zuen begirada (5); pausatu zuen burua (8); pausatu zuen eskua (3)

sorbalda gainean pausatu (4); sorbaldan pausatu (7); sorbaldan pausatu zen (3); sorbaldaren gainean pausatu (3)

telefonoa pausatu (8); txori bat pausatu (3)

xaharra pausatu da (4); xaharretxean pausatu da (5)

bularraldean pausatua (5); gainean pausatua (7); harri bat pausatua (3); harria pausatua (4); lehen harria pausatua (3)

gainean pausatuak (5)

erritmo pausatuan (3)

gainean pausatuko (5); galdera pausatuko (4)

gainean pausaturik (17)

gainean pausatuta (5)

baloia pausatzeko (3); gainean pausatzeko (3); galderen pausatzeko (3); marraz bestalde pausatzeko (3)

gainean pausatzen (24); gainean pausatzen zen (3); gainean pausatzen ziren (3); galdera pausatzen (10); galderak pausatzen (5); lurrean pausatzen (4); non pausatzen (3)

pausatzen da (14); pausatzen du (9); pausatzen utzi (4); pausatzen zen (11); pausatzen zuen (8); zuri galdera pausatzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus