Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gerizatu, geriza(tu), gerizatzen 1 da/du ad babestu.

Zaharrak, eriak eta haurrak elizan gerizatu ziren. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 186. orr.

Hiri arrotz bateko motel merke batean gerizatu ziren. Itxaro Borda   «Hiruko» - 42. orr.

Zalgurdi batean gerizatu nintzen eta hotelera itzuli. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 126. orr.

Lanbroak gerizatu zituen ibilbide zati nagusienean. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 209. orr.

Ikasteko zuen gaitasunaz oharturik, San Klemente parrokiako erretoreak, aita Mathieuk, ttipi-ttipitik gerizatu zuen eta Joanttok erretorearekin ikasi zuen leitzen eta kontatzen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 19. orr.

Joantto xoko batean jartzera behartu zuen, soetarik gerizatuz. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 285. orr.

Bero pairaezinetik gerizatu beharrez. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 339. orr.

Inolako babesik ez beheko kasernatik etor zitezkeen tiroetatik gerizatzeko. Txillardegi   «Putzu» - 23. orr.

Jakin behar da nork bere buruaren gerizatzen! Itxaro Borda   «%100 basque» - 24. orr.

Garat anaiek ez bazuten lortu beren egitasmoa, euskaldunen eskubideen gerizatzea, beste nehork ez zuen lortuko. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 45. orr.

Herri hizkuntzak gerizatuko dituen lege baten proposamena frantses Gobernuak bere gain har dezan. Herria   2004-09-23

Basoilar bat ez da hain ardura ikusten orain gure mendietan, legez gerizatua izanik ere. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 23. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Toki eder bezain gerizatu batean. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 229. orr.

Eta soldaduentzat berdin zen hiltzen baldin baziren ere, gerizatuak eta presoak edozein gisaz exekutatuak zirelako. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 245. orr.

Azterketa zientifikoaren mundu gerizatuan geratu zen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 164. orr.

Bagdaden, gune berdea deitutako eremu gerizatutik hurbil. Berria - Mundua   2004-07-28

"Gune gerizatu" horrek eman erraztasunei esker, batetik diru laguntzak, bestetik erraztasun fiskalak, sei urte barne 550 bizitegi berritu ahal izan ditugu Baiona xaharrean. Herria   2002-10-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batean gerizatu (3); eta gerizatzen (3); gerizatu nahirik (3); gerizatu zen (4); gerizatu ziren (3); gerizatu zuen (4); gerizatzen dituzten (4); gerizatzen du (3); gerizatzen duen (3); gerizatzen zituzten (3); gerizatzen zuela (3); gerizatzen zuen (3); gune gerizatu (3); ongi gerizaturik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus